Aurretiazko borondateen agiri
Aurretiazko borondateen agiria edo bizi-testamentua pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentua da.
Aurretiazko borondateak edo jarraibideak azalduz, aldez aurretik erabaki daiteke zernolako osasun tratamendu eta zainketak hartu nahi diren borondatea adierazteko ahalmena galtzen denean.
Aurretiazko borondateen agiriak balio izateko, honako modu hauetan egin daiteke [1][2][3]:
- Hiru lekuko adindunen aurrean. Kasu honetan, horietatik bik, gutxienez, ezin izanen dute interesatuarekin bigarren mailarainoko ahaide-loturarik ez eta ondare-harremanik izan. Aurretiazko borondateen erregistroak:
- Osasun Zentroan Edo Anbulatorioan (Zentroko langileek azaltzen dute nola egin)
- (EAE) Osasun saileko Erregistroko arduradunaren aurrean: Olagibel kalea, 38 - Gasteiz / Antso Jakitunaren hiribidea, 35 - Donostia / Recalde Zumarkalea, 39 - Bilbo
- Notario aurrean (zerbitzuagatik ordaindu behar da).
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian, azaroaren 14ko 41/2002 Legeak gaixoaren autonomia arautzen du, baita informazio eta dokumentazio klinikoaren gaian dituen eskubide eta betebeharrak ere.
Nafarroan, maiatzaren 6ko 11/2002 Foru Legeak arautzen du. Aurretiazko borondateen erregistroa ekainaren 16ko 140/2003 Foru Dekretuak arautzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoan ere araututa dago aurretiazko borondateen adierazpena: 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun arloko Aurretiazko Borondateena. Horren ondorioz sortu zen Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa.[4]
Ereduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EAEko eredua[2]
- Nafarroako eredua[5]
DMD-DHEk bere Aurretiazko Borondateen ereduan ageri diren bost jarraibideak jasotzea gomendatzen ditu[1]. Hauek dira:
- Uko egiten diot nire bizitza mantentzen laguntzeko tratamendu, esku-hartze edo prozedura orori: bizi-euskarri teknikak, zain barneko jariakinak, farmakoak (antibiotikoak barne), hidratazio edo elikadura artifiziala (zunda nasogastrikoa edo gastrostomia bidez), taupada-markagailua edo desfibriladorea. Aldibereko gaixotasunik (prozesu interkurrentea) edo adierazpen-ahalmena berreskuratzeko moduko (baina norbaiten mende bizi beharra eragingo lukeena) garun-kalterik izatera, ahalegin terapeutikoa duintasunez hiltzea ahalbidetuko didan modura egokitzea eskatzen dut.
- Hil arte sedazio aringarri sakon eta jarraitua eragiteko farmako egokiak ematea eskatzen dut, beharrezko dosietan eman ere, hots, nire ordezkariaren ustean egoera horretan, inolako sufrimendu fisiko edo psikikorik izango ez dudala bermatuko duen dosian, baita tratamendu horrek nire bizitza murriztu balezake ere.
- Narriadura kognitiboagatik edateko eta/edo jateko beste pertsona baten laguntza behar izango banu, nire borondatea da laguntza horri uko egitea; beraz, ez dut nahi ni beste inork elikatu edo hidratatzerik, koilara edo beste ezein tresna bitartez; aldiz, narriadura-prozesuan zehar ahuleria eta deshidratazioagatik ager litezkeen sintomen aurrean (aho-lehortasuna, egonezina, asaldura, mina…), bakean hiltzea ahalbidetuko didaten konfort-zaintzak jasotzea nahi dut.
- Legeriak eutanasiaren bidez duintasunez hiltzeko eskubidea arautzen badu, nire ezintasun-egoera ez luzatzea eta azkar eta minik gabe hiltzea nahi dut, xede horretarako indarrean dagoen erregulazioaren arabera.
- Nire zaintzaren ardura duen profesionalen bat jarraibide hauetako bakarren baten aurrean kontzientzia-eragozle azalduko balitz, hura beste profesional batek ordeztea eskatzen dut, hartara nire borondatea errespetatuko dela bermatuko delarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Haz tu Testamento Vital | DMD» Derecho a Morir Dignamente (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01e00000ff26d46733a470b8fa06704e7a27aa0a. (2018-02-22). «Aurretiazko borondateak (AB)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Aurretiazko Borondateen Erregistroa - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01e00000ff26d46733a470b8fa06704e7a27aa0a. (2018-02-22). «Aurretiazko borondateak (AB)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- ↑ «Nire eskubideak eta eginbeharrak. Borondate Aurreratuei buruzko Agiria - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarteak
- (Gaztelaniaz) Asociación Derecho a Morir Dignamente - Espainia
- (Gaztelaniaz) Asociación Venezolana Derecho a Morir con Dignidad - Venezuela
- (Ingelesez) World Federation of Right To Die Societies
- (Gaztelaniaz) Declaración de Voluntad Anticipada - Proyecto Chronos-
- Nafarroako Gobernua - Aurretiazko borondateen agiria Aurretiazko borondateen erregistroa
- (Gaztelaniaz) Kataluniako Generalitatea - Informazioa, ereduak eta araudia
- Valentziako Generalitatea - Guía de les voluntats anticipades
- (Gaztelaniaz) Andaluziako Junta - Informazioa
- (Gaztelaniaz) Gaztela eta Leongo Junta - Instrucciones Previas: Araudia eta ereduak
- (Gaztelaniaz) Gaztela-Mantxako Junta - Información y legislación Declaración de Voluntades Anticipadas
- (Gaztelaniaz) Extremadurako Junta - Información y legislación Declaración de Voluntades Anticipadas