Fernando II.a Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austriako Fernando II.a» orritik birbideratua)
Fernando II.a Austriakoa

Bizitza
JaiotzaLinz1529ko ekainaren 14a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaInnsbruck1595eko urtarrilaren 24a (65 urte)
Hobiratze lekuaInnsbruck
Familia
AitaFernando I.a Habsburgokoa
AmaAna Bohemiakoa eta Hungariakoa
Ezkontidea(k)Philippine Welser (en) Itzuli  (1557 (egutegi gregorianoa) -
Anna Juliana Gonzaga (en) Itzuli  (1582 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta mezenasa
Lantokia(k)Innsbruck
Jasotako sariak

Fernando II.a (Linz, 1529ko ekainaren 14a - Innsbruck, 1595eko urtarrilaren 24a) Austria Aurrekoko artxiduke eta Tirolgo konde inperiala izan zen.

Fernando I.a enperadorea eta Ana Bohemiakoa eta Hungariakoaren semea izan zen. Bere anaia zaharrena Maximiliano II.a enperadorea izan zen.

Bere aitak eskatuta, 1547an Bohemiako administrazioaz arduratu zen. Hungariako turkiarren aurkako kanpainaren buru ere izan zen 1556an. 1557an, Philippine Welserrekin ezkondu zen ezkutuan, eta hainbat seme-alaba izan zituen berarekin.

Bere aita 1564an hil ondoren, Tirolgo eta Austriako beste lurralde batzuetako gobernari bihurtu zen, eta, gainera, Bohemiako gobernadore bezala jarraitu zuen 1567ra arte, bere anaia Maximilianok eskatuta.

Kontrarreforma ezarri zuen bere domeinuetan eta Pizkundea sustatu zuen. Arte bildumagilea ere izan zen.

1580an lehen emaztea hil ondoren, Ana Katalina Gonzaga ilobarekin ezkondu zen. 1585ean Fernando hil ondoren, Tirol Habsburgotarren beste lurraldeekin bateratu zen.