Azuki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azuki
Azuki Beans.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaPhaseoleae
GeneroaVigna
Espeziea Vigna angularis

Vigna angularis landarea, indaba, babarrun, azuki edo adzuki bezala ere ezaguna, batzuetan soja gorria izenarekin ere adierazten da, Ekialde Urrunean eta Himalaian egiten den lekale bat da.

Bere haziak 5mm inguruko tamaina du eta normalean bariazio handirik gabeko kolore gorri ilun uniforme bat izaten du, aipatzekoa da, kasu gutxi batzuetan txuria, grisa edo beltza ere izan daitekeela.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko belarrak dira, zutituak edo txirikordatuak eta 30-90 cm inguruko altuerara iristen direnak. Talo angeluarrak, iletsuak. 8 mm inguruko lantza itxurazko txorten-hostoak dituzte. Foliolo edo hostoxka obalatuak edo erronboide-obalatuak dituzte, 5-10 x 5-8cm-ko tamaina dutenak. Infloreszentziak galtzarbeko edo axilar-mordoan dituzte, 5 edo 6 loreekin, pedunkulu edo kanduekin. Kanpai itxurako kaliza dute, 3-4mm ingurukoa. Bestalde, 15mm-ko korola horia aurki dezakegu landare hauetan. Zilindro-itxurako lekaleak dira, 5-8 x 0,5-0,6 cm-koak, ilegabeak edo ia ilegabeak. Haziari dagokionez, kolore gorri ilunekoak izan ohi dira, nahiz eta beste kolore batekoak ere izan daitezkeen, luzangak dira, 5-6 x 4-5 mm-koak, ebakia bat dute bi muturretan.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan asko ekoizten da eta era basatian ere aurki daiteke. Jatorriz Asiako landare bat den arren, Amerikan, Afrikan eta beste lurraldeetan gizakiak modu artifizialean sartu du.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zapore gozoa dela eta, hainbat gastronomia ezberdinetan erabiltzen da, erabilera nagusienetako bat gozogintzan aurki dezakegu, izan ere, pasta moduan asko ikusten da (japonieraz anko bezala ezagutzen da pasta hori). Japonian eta Txinan "soja kimuak" hozitzeko erabiltzen dira, kimu hauek kolore gorrikoak izango dira ordea. Aipatzekoa da, barietate beltzekoa (Vigna mungo) eta horikoa (benetako soja: Glycine max) lortzeko ere berdina egiten dela. Malaysian aldiz, helatuak egiterakoan aurkitzen zaio erabilgarritasuna, adibidez, Ais kacang izeneko helatuan.

Lekale honek beste lekaleek baini grasa gutxiago dituenez, errazagoa izaten da digeritzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genetikak erakutsi digu azuki landarea lehenengo Himalaian hasi zela landatzen eta ondoren, Txinara eta Koreara sartu zela (K.A. 1000. urtetik aurrera), azkenik Japoniara iristeko. Bertan, gaur egun gehien kontsumitzen den bigarren lekalea da, sojaren atzetik.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landarearen mendebaldeko izena japonieraz duen izenean oinarrituta dago: アズキ (azuki). Japonian azuki lekalea adierazteko txineratik hartutako mailegua ere erabiltzen da: shōzu (小豆), "hazi txikia" esan nahi du (sojarekin alderatuta: 大豆 [daizu], "hazi handia"). Kanji karaktereetan shozu bezala idaztea ohikoa da, baina ahoskatzeko unean /azuki/ esaten da.

Txinan dagokion izena (小豆 xiǎodòu) oraindik ere botanikan eta nekazaritzan erabiltzen da. Hala ere, gehien erabiltzen den hitza hongdou (红豆; hóngdòu) da, "babarrun gorria" esan nahi du, bere kolore gorri uniformearengatik.

Kontuz! Beste hizkuntza batzuetan "babarrun gorria" hitza erabiltzea nahasgarria izan daiteke, izan ere, babarrun arruntekin nahastera eraman gaitzake.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]