Béla IV.a Hungariakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Béla IV.a Hungariakoa
Béla IV (Chronica Hungarorum).jpg
Royal coat of arms of the Kingdom of Hungary (1915-1918; angels).svg
Hungariako erregea

1235 - 1270
Andres II.a Hungariakoa - Eztebe V.a Hungariakoa
Bizitza
Jaiotza Transilvania1206ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Hungaria
 Hungariako Erresuma
Heriotza Buda1270eko maiatzaren 3a (63 urte)
Hobiratze lekua Székesfehérvár
Familia
Aita Andres II.a Hungariakoa
Ama Gertrude of Merania
Ezkontidea(k) Maria Laskarina (en) Itzuli  (1218 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Árpád dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, monarka eta Franciscan tertiary (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Third Order of Saint Francis (en) Itzuli

Béla IV.a (1206ko azaroaren 29a - Budapest, 1270eko maiatzaren 3a) Hungaria eta Kroaziako erregea eta Estiriako dukea izan zen.

Andres II.a Hungariakoa eta Gertrudis Meraniakoaren semea izan zen. 1220an Maria Laskarinarekin ezkondu zen, Teodoro I.a Laskaris bizantziar enperadorearen alabarekin.

1220an Eslavoniako dukea izendatu zuten, Dalmazia eta Kroaziaren jurisdikzioarekin. 1226tik Transilvaniako dukea ere izan zen.

Bere aita 1235eko irailaren 21ean hil zen eta Béla Hungariako errege bihurtu zen. Erregearen autoritatea indartzen saiatu zen, bere aitaren erregealdian gutxitua zena. 1241ean mongoliarrek Mohiko guduan garaitu zuten. Bélak ihes egin zuen mongoliarrek herrialdea suntsitzen zuten bitartean. 1242an mongola erretiratu ondoren, Bélak berrikuntzak egin zituen beste inbasio bat saihesteko. Horregatik, estatuaren bigarren sortzailetzat (hungarieraz: második honalapító) jotzen da. Harreman zailak izan zituen bere seme nagusi eta oinordeko Eztebe V.a Hungariakoarekin. Aita-semeen arteko gerra zibila 1261etik 1266ra bitartekoa izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Andres II.a Hungariakoa
Hungaria eta Kroaziako erregea
1235 - 1270
Ondorengoa
Eztebe V.a Hungariakoa