Edukira joan

Estiria

Koordenatuak: 47°15′N 15°10′E / 47.25°N 15.17°E / 47.25; 15.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estiria
Steiermark
 Austria
Ereserkia
Dachsteinlied (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Austria
ISO 3166-2AT-6
HiriburuaGraz
GobernuburuaChristopher Drexler (mul) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°15′N 15°10′E / 47.25°N 15.17°E / 47.25; 15.17
Azalera16,391,93 km²
MugakideakKarintia, Salzburg, Austria Garaia, Austria Beherea, Burgenland, Mura eskualde estatistikoa, Drava eskualde estatistikoa eta Karintia eskualde estatistikoa
Demografia
Biztanleria1.246.395 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea74 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaFranz Voves
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
www.verwaltung.steiermark.at

Estiria[1] (alemanez: Steiermark; eslovenieraz: Štajerska), Austriako hego-ekialdeko estatua da. 16.391,93 km2 ditu, eta 1.210.971 biztanle zituen 2013ko urtarrilaren 1ean. Estiriako hiriburua Graz da.

Gurutzefika sagaratua, Mureck-etik gertu, Estiriako eremu landatarrean. Katolizismoak indar handia izan du Estirian.

Lurpeko aberastasunak handiak dira (lignitoa, grafitoa, magnesita eta burdina). Horri esker altzairugintza eta burdingintza garatu dira lurralde horretan (Donawitz, Judenburg). Nekazaritza garrantzitsua da (langileriaren % 40 ari da jarduera horretan).

Erromatar Inperioaren barruan, Norika eta Panonia probintzien barnean egon zen Estiria, eta eslaviarrek (esloveniarrek) hartu zuten VI. mendean. Bavariari lotu zitzaion bi mende geroago.

XI-XII. mendeetan, hainbat jaurerritan zatitu zen, baina Steyrko jaunek (hortik lurraldearen izena) jaurerriak bateratzea lortu zuten, eta 1180. urtean sortu zen Estiriako dukerria. Bohemiako erregearen (1278) eta habsburgotarren (1282) mende egon zen, eta emeki-emeki germaniartu zen dukerria.

1619. urteaz geroztik Austriako Inperioaren barnean geratu zen Estiria. Hala eta guztiz ere, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz (1919), Estiriako barruti esloveniarrak (Estiria Beherea) Jugoslaviaren esku geratu ziren, eta egun Esloveniako lurrak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]