BGBK

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa (BGBK) arnas gaixotasun kronikorik ohikoena eta zabalduena da mundu mailan. Ondorioak lan eta osasun arloan eta ekonomikoak oso nabarmenak dira.

Definizioz, eragozpen iraunkorra eta motelki aurrera egiten duena da, arnas bideetako fluxuaren murrizketak eraginda. Eragilerik garrantzitsuena tabakismoa da.

Ingelesez "COPD", frantsesez "MPOC" edo "BPOC" eta gaztelaniaz "EPOC" edo "OCFA".

Klasikoki bi mota deskribatu dute, enfisema eta bronkitis kronikoa (B.K.), biak nahastuta ager daitezkeen arren.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu espainiarrean 40 urtetik gorako pertsonen %9ak eta 65 urtetik gorakoen %20ak eritasun hau pairatzen dutela kalkulatzen da.

Halaber, Lehen Mailako medikuntzaren kontsulten %10-12a, Neumologiarenen %35-40a, lanerako ezintsaun iraunkorren %35a eta ospitaleko sartzeen %7a eragiten du estatu osoan.

Heriotzaren laugarren eragile nagusia da orotan (33 hildako/100.000 biztanle/urte).

Eragileen artean, tabakismoa da nagusia, esan bezala. Hala ere, haizearen kutsadura, hainbat sustantzia toxiko eta alfa-1-antitripsina izeneko entzimaren gabezia (enfiseman) kontuan hartu beharrekoak dira ere bai.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.

Enfisema jasaten duten gaixoek maizago kontatzen dute arnasestua eztula edo espektorazioa baino.

Zeinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak "blue bloater" ingelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.

Enfisemadunak aldiz "pink puffer" edo "putzegile arrosak" dira.

Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. BGBK arina: FEV1 %60-80a.

2. BGBK ertaina: FEV1 %40-60a.

3. BGBK larria: FEV1 <%40a.

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean, enfisemadun batzuengan berezko patroiak ikusten diren arren.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan, batez ere B.K. dutenen artean.

GOLD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GOLD edo Global initiative for chronic Obstructive Lung Disease mundu mailan adostatutako arauak dira diagnostiko eta tratamenduari buruzkoak.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: BGBK Aldatu lotura Wikidatan