B eremua (Zisjordania)

Koordenatuak: 31°36′42″N 35°02′45″E / 31.61157446°N 35.04593209°E / 31.61157446; 35.04593209
Wikipedia, Entziklopedia askea
B eremua (Zisjordania)
Motalurraldeko administrazio-erakunde eta occupied territory (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak31°36′42″N 35°02′45″E / 31.61157446°N 35.04593209°E / 31.61157446; 35.04593209
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Honen parte daZisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera
Palestinar enklabeak
Occupied territoryZisjordania

B eremua ( hebreeraz: B שטח‎ ) Osloko Akordioek definitutako lurralde eremua da, Israelek Palestinako Aginte Nazionalaren kontrol zibilaren esku utzitako lurraldea deskribatzen eta aipatzen duena, baina estatu israeldarrak merkataritza eta pertsonen mugimendua kontrolatzen duena. [1]

Eremuaren antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

B eremuak lurralde sakabanatu eta etanak dira (ikus mapan alde gorri ilunak), Palestinar Enklabeetako artxipelago modukoaren parte handi bat, eta Zisjordaniaren % 22 inguru hartzen du Osloko Akordioetan ezarritako lehen fasearen arabera. A eremua, hauxe delarik Palestinar Enklabeen muina, Zisjordaniako lurren %18 da. Israelen mendeko kontrol osoko C eremua Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera,

Eremu honek 440 herri palestinar eta haien inguruak hartzen ditu gutxi gorabehera, eta ez dago Israelgo asentamendu judurik. [2] Palestinako Aginte Nazionalak arabiar bizilagunen gaineko eskumen politikoa, administratiboa eta poliziala du, baina Israelgo poliziak eta militarrek soilik egin ditzakete atxiloketak B eremua osatzen duten lurraldeetan [2]

Arabiar bizilagunak Palestinako Aginte Nazionalaren legeen menpe daude, kuotak eta zergak ordaintzen dizkiote eta A Eremuko palestinarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko berberez baliatzen dira. [2]

A eta B eremuetako palestinarrek garapenerako, eraikuntzarako eta nekazaritzarako beharrezkoak diren lurren premia larria dute. Palestinako komunitate askorentzat erabilgarri izan daitekeen lur bakarra C eremuan dago eta Israelek arabiar egoiliarrei ezarritako murrizketa gogorrak garapen eta bizitza arrunterako traba latza dira. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, errumanierazko wikipediako «Zona B (Cisiordania)» artikulutik itzulia izan da, 2019-07-19 data duen 12974988 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2019-07-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]