Bacardí eraikina

Koordenatuak: 23°08′N 82°22′W / 23.14°N 82.36°W / 23.14; -82.36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bacardí eraikina
Kokapena
Herrialdea Kuba
Kubako probintzia Havana Province
HiriaHabana
Koordenatuak23°08′N 82°22′W / 23.14°N 82.36°W / 23.14; -82.36
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1930eko urtarrilaren 6a - 1930eko abendua
Izenaren jatorriaBacardí
Arkitektura
EstiloaArt Décoa
2
Kontaktua
HelbideaAvenida de Bélgica No. 261

Bacardí eraikina Habanako Habana Zaharrean dagoen eraikin enblematikoa da. Art Déco estilokoa, 1930ean bukatu zen, une hartan hiriko egitura garaiena izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacardí ron-konpainiak, Facundo Bacardí Massó kataluniarrak sortutakoa, eraikin honen zuzendaritza hiru arkitektoei eman zien: Rafael Fernández Ruenes, Esteban Rodríguez Castell eta José Menéndez. Lana, bost urte ondoren, 1930ean bukatu zuten. Dorrea Las Murallas izeneko antzinako Habanako auzoan eraiki zen; hantxe konpainiaren bulego nagusiak zeuden. Behin eraikita, Bacardík solairu batzuk hartu zituen eta gainontzekoak konpainia desberdinei alokatu zien. Egoera hori Kubako Iraultzarekin aldatu zen. Gobernu berriak kanpoko konpainiak nazionalizatu zituen eta guztiek Kuba utzi zuten; Bacardí enpresak konkretuki Miamira joan zen, 1963an. Hortik aurrera dorrea bulego-eraikina bezala gelditu zen. 1990. hamarkadan Habana Zaharra berreskuratzeko proiektu ugari jarri zen martxan, tartean dorre honen berreskuratzea. Proiektua Oficina del Historiador de la Ciudad edo Hiriaren Historialariaren Bulegoaren lana izan zen eta gaur egun bertan daude haien bulegoak jatetxe eta erakusketa areto batekin. Goiko partetik hiriaren ikuspegi ederra dago.[1][2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacardí eraikina, 2016an

Eraikuntza altzairuzko eta hormigoizkoa da. Fatxadak, bestetik granito naturalez, terrakotaz eta adreilu prentsatuez egina dago. Egiturak erdiko gorputz eskalonatua erakusten du. Goian, eraikinaren puntan, brontzezko konpainiaren anagrama den saguzarra dago. Saguzarra beirazko poliedro baten gainean dago eta gauean barrutik argitzen da.

Eraikinaren barrualdea oso aberatsa da, batez ere marmolei, urrezko kapitelei eta, orokorrean, ikusten diren arte-lan guztiei esker. Barruko espazioek handitasuna transmititzen dute, bereziki beheko solairuetan eta sarreran.[1] Orokorrean, barruko elementuak oso ondo gorde dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]