Habana Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Habana Zaharreko hiria eta haren gotorleku sistema1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Habana Vieja de noche.jpg

Habana Zaharra gauez.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 204
Kokalekua  Kuba
Eskualdea2 Latinoamerika/Karibe
Koordenatuak 23° 08′ 09″ N, 82° 21′ 30″ W / 23.13583°N,82.35833°W / 23.13583; -82.35833
Izen ematea 1982 (VI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Habana Zaharra Kubako hiriburuaren zonalde zaharrena eta historikoa da. Oraindik-orain garai kolonialaren aztarna ugari erakusten ditu, baita garai bateko harresien aztarnak. Harresiak botatzeko lanak 1863an hasi ziren. Habana Zaharrak 5 km² ditu eta Gizateriaren Ondarea da.

Habanako Plaza Zaharraren ikuspegia

Deskribapena eta berreskurapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habana hiria historian zehar oso hiri kosmpolita izan da eta, ondorioz, hiriaren antolaketan eta arkitekturan oso estilo eta garai desberdinek tokia aurkitu dute. Espainiako Koroak, britaniarren, frantsesen, estatubatuarren presentziak hiria markatu dute.

Espainiar kolonialismoak arrasto handiak utzi zituen baina XX. mendean zehar estatubatuarrek garai haietako eraikin asko bota zituen itxura neoklasikoaren beste batzuekin ordezkatzeko. Iraultzaren garaipenak, bestetik, eraikinen kontserbazioa mugatu zuen. Mende horren 90. hamarkadan, azkenik, Habana Zaharraren antzinako estiloa berreskuratzeko lan handia eragin zion hiriak. Lan horretan garrantzitsua izan da Oficina del Historiador de la Ciudad edo Hiriaren Historialariaren Bulegoaren eragina. Aipagarria da ere bertako biztanleen lana.[1]

1982an, Unescok Habana Zaharra Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Gaur egun oso zonalde turistikoa eta interesgarria da.

Eraikin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen ezagunenak:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habana Zaharra Aldatu lotura Wikidatan