Bad Gandersheim
Bad Gandersheim | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Alemaniako estatua | ![]() | ||||||||||
Saxonia Behereko barruti | Northeim | ||||||||||
Posta kodea | 37575–37581 | ||||||||||
Udalerri kodea | 03155001 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°52′19″N 10°01′31″E / 51.8719°N 10.0253°E51°52′19″N 10°01′31″E / 51.8719°N 10.0253°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 90.85 km² | ||||||||||
Altuera | 143 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 9.476 (2021eko abenduaren 31)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 104,3 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 05382 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
bad-gandersheim.de |
Bad Gandersheim Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan eta Northeim barrutian dagoena. Saxonia Beherea estatuko hegoaldean dago, Harz mendien inguruan. Herria, honako herrixka hauetaz osatua dago: Ackenhausen, Altgandersheim, Clus, Dankelsheim, Dannhausen, Ellierode, Gehrenrode, Gremsheim, Hachenhausen, Harriehausen, Heckenbeck, Helmscherode, Seboldshausen, Wolperode eta Wrescherode.
Alkatea Heinz-Gerhard Ehmen da. 2006ko irailaren 24an berriz aukeratua izan zen beste zortzi urterako.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria 852tik datatua dago, Saxoniako Duke zen Liudolf eta bere emazte Odak, gertu zegoen Brunshausenen monasterio bat sortu zutenean. Lehen eliza komentua edo Kolegiata, propio herrian eraiki zena, 856an eraikitzen hasi zen. 990ean, azoka eta zergak jartzeko eskubidea jaso zituen X. mendean zehar, Gandersheim, Saxoniako herri garrantzitsuenetako bat izan zen, Hrosvit izeneko lehen olerkari alemaniarra, bertan bizi izan zen 973 inguruan. 1159an, Gandersheim, lehen aldiz, hiri bezala aipatua da.
1240an ur mineralen iturburuak aurkitu zirenean, Gregorio IX.a aita santuak, Izpiritu Santuaren ospitala eraikuntza hasi zuen. 1330 inguruan Brunswiceko Dukeek, kolegiataren kontrapisu mundutiar bezala, gaztelu bat eraiki zuten. Gaur egun, eraikin honek, epailearen gorte bezala eta gazteen zentzategi bezala balio du.
XIX. mende amaieran, hiria, bere iturburuetako ur mineralen botere sendatzaileak zirela eta, bainuetxe herri bat bihurtzen hasi zen, eta, 1932ak, Gandersheimek, bere burua, bainuetxe herri bezala deitzeko eskubidea lortu zuen, ordurarte, 'Bad' Gandersheim, iturburu hauek zirela eta.
1926ko udan, "Roswitha Memorial Celebration in 1000 year old Gandersheim" edo "Gandersheimen 1000 urteen Roswitha Oroitzapen Ospakizuna" ospatu zen hiru egunez. Hau izan zen Erdi Aroko egile batek, hiriarentzat irudi sinbolikoa erabili zuen lehen aldia. Antzerako ospakizunak izan ziren 1930 eta 1933an, nazionalsozialisten gai garbiketa izan zuten -'Alemaniar kultura' 'Judutar-Komunisten Gainbehera'ren aurka.
1952an, hiriak Liudolfek monasterioa sortu zuen 1100. urteurrena ospatu zuen. 'Gandersheimeko Kantua'ren istorioa azokaren plazan antzeztua da. Hau, Gandersheimer Domfestspiele udako jaialdiaren aurrekari ez ofiziala da, urtero, 1959tik Kolegiataren aurrean dagoen plazan antzeztua dena. Garai honetatik aurrera, Saxonia Behereko antzerki profesional jaialdirik handiena bezala ezarria dago. 2006an, bere lau ekoizpen handienak 55.000 antzerkizalek ikusiak izan ziren.
Bad Gandersheimek, zurezko armazoidun etxe asko du eta Alemaniar Armazoidun Errepidean dago.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.