Bagheria

Koordenatuak: 38°05′00″N 13°30′00″E / 38.0833°N 13.5°E / 38.0833; 13.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bagheria
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Posta kodea90011
ISTAT kodea082006
HerriburuaBagheria
Geografia
Koordenatuak38°05′00″N 13°30′00″E / 38.0833°N 13.5°E / 38.0833; 13.5
Map
Azalera29.84 km²
Altuera76 m
MugakideakMisilmeri, Santa Flavia, Ficarazzi eta Palermo
Demografia
Biztanleria52.928 (2023ko urtarrilaren 1a)
−2.119 (2018)
Dentsitatea1.773,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia091
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaA546
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaPA
comune.bagheria.pa.it

Bagheria edo La Bagheria (sizilieraz: Baarìa) Siziliaren Palermoko probintziako hiri bat da, Italian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait iturriren arabera, Bagheria izena (antzinako sizilieraz Baarìa) fenizierazko Bayharia hitzetik dator: itsasora jaisten den lurra esan nahi duena. Beste batzuen arabera, arabierazko Bāb al-Gerib, hitzetik dator: ate haizetsua. Hala ere, azalpen onargarriena da arabierazko بحرية baḥrīyah hitza, hau da: itsasokoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren sorreratik, hiriak hainbat izen izan ditu: Bayharia, Baharia, eta Baarìa. 1658. urtean, Giuseppe Brancifortik, Buterako printzeak eta Siziliako aurreko erregeordeak, hiri handi bat eraiki zuen eta eskualdea antolatu zuen Palermoko eliteek oporrak pasa ditzaten. San Markos bezalako etxeak, angeluetan dorreak eta zubi altxagarriak zituztenak, laster agertu ziren. Eskualdean etxeak eraikuntzeari ekin zioten Saboiar (1713-21) eta Habsburgotarren (1721–30) aldian. Jarduera horrek zenbait hamarkadatan zehar jarraitu zuen. Guztien artean, bi egoitz barroko gaiendu ziren: Villa Valguarnera eta Villa Palagonia, Tommaso Maria Napoli arkitektoak diseinatutakoak 1712an eta 1715ean, hurrenez hurren. Hamarkada batzuk beranduago, villa hauek bukatu ziren. Diseinu hauetan nabaria da Napolik Erroman eta Vienan lortutako eskarmentua. Beste arkitekto eta bezero batzuk, hala nola, Giuseppe Marianik eta Aragonako printzeak, Erromako estiloa kopiatu zuten Villa Aragonan (gaur egun Cutò) 1714an[1]. 1763. urtean, gustuak aldatu ziren. Villa Villarosa, G.V. Marvugliak ikuskatuta, Jean-François Neufforgek estilo Neoklasikoan diseinatu zuen 1760an[2]. 1769an, Butera printzearen ondorengoren batek, haren lurrak diseinatu zituen ondo planifikatutako hiri bat egiteko eta honela maizterrengandik errentak lortzeko. Europarrek Siziliako Grand Tourra egiten zutenean, Bagheria etapa bat zen. Aipatzekoak dira beste batzuen artean, Patrick Brydone, Goethe, John Soane, K. F. Schinkel eta beste batzuk[3]. XX. eta XXI. mendeetan, Bagheriako barrokoa eta neoklasikoa ia desagertu da eraikin irregularren erruz.

Biztanleriaren bilakaera[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa Palagonia
  • Villa Palagonia, Tommaso Maria Napolik diseinaturiko etxe honi ospe eman diote kanpoko eskailerek, kurbatutako aurrealdeak eta marmolek. Gaur egun bisitagarria da.
  • Beste eraikin nabarmen dira: Villa Butera, Villa Valguarnera, Villa Trabia, Villa Spedalotto, Villa San Cataldo, Villa Villarosa, Villa San Marco, Villa Filangeri, Villa Sant'Isidoro, Villa Ramacca, Villa Serradifalco, Villa Larderia, Villa Campofranco.
  • Renato Guttuso margolariaren museoak, Villa Cattolican kokatuta dagoenak, egilearen erakusketa iraunkorra dago eta antzinako siziliar jostailuak ere. Giocattolo di Pietro Pirainoko museoa Villa Cuton dago.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta zaindariaren eguna San Jose martxoaren 19an izan, Bagheriak abuztuaren lehenengo igandean ospatzen du jaieguna; aste osoan zehar ospakizun erlijiosoak antolatzen dira eta igandean bukatzen dute zeremonia handiekin. Hurrengo astelehenean suzirien ikuskizuna ikusgarria da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bagherian jaio dira XX. mendeko hainbat pertsona famatu, hala nola, Ignazio Buttitta poeta, Ferdinando Scianna argazkilaria, Renato Guttuso eta Nino Garajo (1918—1977) artistak, Joe Aiello gangsterra eta Giuseppe Tornatore zinemaren zuzendaria. Tornatorek azaldu zuen bere hiri honetariko maitasuna Nuovo Cinema Paradiso 1989ko filmean eta 2009ko Baarìan, non 1930etik 1980 arte hiriko historia antzezten zuen, tokiko familia baten bizitza baliatuz. Hiria agertzen da The Godfather, Part III filmean[5].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Belvedere, A.. (1995). Il Palazzo Cutò di Bagheria. Palermo.
  2. Neil, E.H.. (1995). «Architects and architecture in 17th & 18th century Palermo» Annali di Architettura (7): 159-176..
  3. Brydone, P.. (1773). A Tour through Sicily and Malta. Londres.
  4. https://web.archive.org/web/20161103161813/http://demo.istat.it/bilmens2015gen/index.html 2015.12.13an kontsultatuta.
  5. https://web.archive.org/web/20171220083958/http://www.movie-locations.com/movies/g/godfather3.html#.VnEmOuKijIU

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]