Baionako zezen plaza
Baionako zezen plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°29′42″N 1°29′19″W / 43.494956°N 1.488567°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1893 |
Arkitektura | |
Baionako zezen plaza 1893an zabaldutako zezen plaza da, 10.000 ikusleentzako tokia duena. 1919an ikusleek berek sua eman ondoren, antzinako zurezko goiko aldea hormigoiz berreraikia izan zen.
Zezenketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan zezenketaren denboraldia udan da. Ipar Euskal Herriko zaleentzat ez ezik Frantziakoentzat ere ohitura handia duen zezen plaza da. Entzierroa arautzeko lehendabiziko agiria, udalak 1283an argitaratu zuen herriko karriketan zebilen idi, behi eta zezenak kontrolatzeko. Egungo zezen plaza, 1893an irekia, Akitaniako handiena da. Urtero 12 korrida edo kurtsa ez ezik nobillada asko ere egiten dituzte.
Peñas y Salsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peñas y Salsa Salbaïa peñak 2001tik aurrera antolatutako salsa jaialdia da. Batez-besteko ikus-entzuleria 5.000 lagunekoa da.
Kontzertuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero, Baionako zezen plazak kontzertu ainitz jasotzen ditu. Adibidez, 2012an, LMFAO amerikar taldea, Bénabar frantsesa edo Bob Dylan etorri ziren balentria bat egiteko. 2013an, artista mota desberberdinak etorri ziren, Macklemore amerikarra, Sexion d'Assaut frantses taldea edo 30 Seconds to Mars amerikano taldea bezala. 2014an, Tal, Christophe Maé eta Détroitek jo zuten bertan. 2015an Florence Foresti eta Gad Elmaleh ikuskizun bana ematera etorri ziren, eta Black M, Calogero eta Shaka Ponken kontzertuak izan ziren. 2016an aldiz Nekfeu, Kendji Girac, Jean-Michel Jarre eta Maite Gimsek jo zuten. 2019an Patrick Buelek 6800 lagun bildu zituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |
- Baionako zezen-plazaren webgunea (Frantsesez)