Bakean dagoena, bakean utzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakean dagoena, bakean utzi
Jatorria
Egilea(k)Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena Iraola
Argitaratze-data2018
Ezaugarriak
Genero artistikoaelkarrizketa
Hizkuntzaeuskara
Antzezlea(k)

Bakean dagoena, bakean utzi ( edo Pakian donai, pakian utzi) Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak sortutako ikuskizuna da, LANKU ekoizpen-etxearekin zabaltzen dutena.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek eurek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatzen dituzte.[1]

2018an plazaratu zuten eta harrezkero gutxienez 150 herritan zabaldu dute. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[2][3] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lazkaoko udala. (2019-11-15). "BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI". .
  2. Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  3. Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  4. Irureta, Maialen Unanue. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  5. Arguiñano, Joseba. (2020-09-30). «Umorea ez da unibertsala, leku batean grazia egiten duenak min eman dezake bestean Joseba Arguiñano sukalerrian.» EITB Euskal Irrati Telebista (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]