Mirari Martiarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirari Martiarena
Pakean dagoena pakean utzi.jpg
Bizitza
Jaiotza Oiartzun, 1986 (34/35 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak umorista, gidoilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k) EITB Euskal Irrati Telebista
Ttipi-Ttapa
Erran.eus
Euskadi Irratia
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna gutxienez 150 herritan zabaldu du Idoia Torregarairekin batera.

Kazetaritza ikasketak 2009an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitean eta gero 2009an ikus-entzunekoen eta espektakuluen ekoizpena ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan.

Umoregilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martiarena Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Idoia Torregarairekin batera, LANKU ekoizpen-etxearekin. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[1][2] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[3][4]

Luze edo Motz umorezko ikuskizun berri bat sortu zuen 2020an Idoia Torrearairekin. Feminismoa eta euskara dira beraien lanaren ardatzak. Umoretik hitz egiten dute hilekoaz, emakumeen masturbazioaz eta menopausiaz.[5][6]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Telebistako hainbat saiotan lan egiten du gidoigile gisa, besteak beste hauetan:

Kazetaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzun Irratian hasi zen kazetari-lanean, geroago Udako Euskal Unibertsitatearen komunikazio-bulegoan, Ttipi-Ttapa aldizkarian eta Erran.eus atarian ere aritu da. Ohiko kolaboratzailea izaten da Euskadi Irratian (udako Blai! saioan, Dida...)[10], Berria egunkarian[11] eta Gaur8 astekarian.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  2. Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  3. Irureta, Maialen Unanue. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  4. a b Arguiñano, Joseba. (2020-09-30). «Umorea ez da unibertsala, leku batean grazia egiten duenak min eman dezake bestean Joseba Arguiñano sukalerrian.» EITB Euskal Irrati Telebista (EITB) Noiz kontsultatua: 2021-06-02.
  5. Biba Zuek. (2020/11/25). «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista (Euskal Telebista) Noiz kontsultatua: 2021-06-02.
  6. 20191120 Mirari Martiarena. Noiz kontsultatua: 2021-06-02.
  7. «Txoriene saioko atal guztiak osorik | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-03.
  8. «'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2021-06-03.
  9. Urkizu, Urtzi. «'Egunak egin du' eta 'Ahotsak' saioak, bihartik aurrera ETB1en» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-03.
  10. «Mirari Martiarena erotiko etorri zaigu, kontuz!» EITB Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2021-06-03.
  11. Martiarena Iraola, Mirari. (2021). «Mirari Martiarena Iraola» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-02.
  12. Martiarena Iraola, Mirari. (202-03-20). «Hamabost urte» GAUR8 Noiz kontsultatua: 2021-06-02.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]