Mirari Martiarena Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirari Martiarena Iraola

Bizitza
JaiotzaOiartzun1986ko abenduaren 8a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista, gidoilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)EITB
Ttipi-Ttapa
Erran.eus
Euskadi Irratia
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna 150etik gora herritan zabaldu du Idoia Torregarairekin batera.

Kazetaritza ikasketak 2009an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero 2009an ikus-entzunekoen eta espektakuluen ekoizpena ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan.

Umoregilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martiarena Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Idoia Torregarairekin batera, LANKU ekoizpen-etxearekin. Ikuskizunean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[1][2] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[3][4]

Luze edo Motz umorezko ikuskizun berri bat sortu zuen 2020an Idoia Torregarairekin. Feminismoa eta euskara dira haien lanaren ardatzak. Umoretik hitz egiten dute hilekoaz, emakumeen masturbazioaz eta menopausiaz.[5][6]Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen zuten.[7][8]

Kontrazala bakarrizketa (2022).[9]

2023an Harpa Jotzen podcast-a ireki zuen EITBn Idoia Torregarairekin.[10]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Telebistako hainbat saiotan lan egiten du gidoigile gisa, besteak beste hauetan:

Kazetaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzun Irratian hasi zen kazetari-lanean, geroago Udako Euskal Unibertsitatearen komunikazio-bulegoan, Ttipi-Ttapa aldizkarian eta Erran.eus atarian ere aritu da. Ohiko kolaboratzailea izaten da Euskadi Irratian (udako Blai! saioan, Dida...)[14], Berria egunkarian[15] eta Gaur8 astekarian.[16]

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hamaika Telebista. (2018-03-16). Pakian donai, pakian utzi. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  2. Mujika, Amagoia. (2018-03-10). «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  3. Unanue Irureta, Maialen. ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  4. a b Arguiñano, Joseba. (2020-09-30). «Umorea ez da unibertsala, leku batean grazia egiten duenak min eman dezake bestean Joseba Arguiñano sukalerrian.» EITB Euskal Irrati Telebista (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  5. Biba Zuek. (2020/11/25). «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista (Euskal Telebista) (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  6. 20191120 Mirari Martiarena. (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  7. «Hilekoaz, emakumeen masturbazioaz edo menopausiaz hitz egiten dugu umoretik» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  8. Donostia Kultura. (2022). «Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  9. Mujika Telleria, Miren. ««Hasieran hotz egongo dena berotu nahi dut, pixkanaka»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  10. «Podcast audioa: #01.- Barreaz, Beatriz Elgezabal aktore eta klownarekin. Harpa Jotzen. EITB podkast.HirudamatxEITBPodkast | Harpa Jotzen» EITB 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  11. «Txoriene saioko atal guztiak osorik | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  12. «'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  13. Urkizu, Urtzi. «'Egunak egin du' eta 'Ahotsak' saioak, bihartik aurrera ETB1en» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  14. «Mirari Martiarena erotiko etorri zaigu, kontuz!» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  15. Martiarena Iraola, Mirari. (2021). «Mirari Martiarena Iraola» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  16. Martiarena Iraola, Mirari. (202-03-20). «Hamabost urte» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  17. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]