Edukira joan

Bakearen Usoa (Nestor Basterretxea)

Koordenatuak: 43°19′44″N 1°58′18″W / 43.328895°N 1.971623°W / 43.328895; -1.971623
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakearen Usoa (Nestor Basterretxea)
Jatorria
Sortzailea(k)Nestor Basterretxea
Sorrera-urtea1980(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)metala eta Poliesterra
Dimentsioak700 (altuera) × 900 (zabalera) × 100 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaZurriola
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′44″N 1°58′18″W / 43.328895°N 1.971623°W / 43.328895; -1.971623
Map

Bakearen Usoa burdinazko eskultura bat da, Nestor Basterretxeak 1980ko hamarkadan egina, Donostiako Udalak eskatuta.

Neurria: 700x900x100 zm.

Materiala : burdina, poliester txuriz estalia.

Greko-erromatar tradizioa jarraitzen duen errepertorio zoomorfikoa. Aurretiko perspektiba duen eskultura da, egilearen beste obra batzuekin gertatzen den antzera.

80ko hamarkadaren amaieran agindu zion Donostiako Udalak Nestor Basterretxeari lan monumental hau, hiriak bakearekin, askatasunarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoaren ikur izan zedin. Udalak “Eskulturak kalean” izeneko kontu-sailetik erosi zuen.

Hain zuzen ere, bakearen sinbolo unibertsala erabilita gauzatu zuen ideia eskultore bizkaitarrak, eta profil irmoko uso erraldoi bat sortu zuen —zazpi metro garai da, eta bederatzi metroko hego luzera du—, poliester zuriz estalitako burdina erabilita.

1993ko urriaren 18z geroztik, Anoeta estadioaren pareko Aita Donostia plazan dago aurrez aurre begiratua izateko sortu zen eskultura.

2014ko abenduaren 10ean Amaratik Zurriolarako bidea hartu zuen.

Bakearen Usoa Amara auzoan, Anoetako estadio parean

1988ko abenduaren 21ean estreinakoz Donostian pausatu zenean, Basterretxearen Bakearen Usoak oso bestelako kokalekua izan zuen, itsasertzean jarri baitzuten, Zurriola pasealekuan, eta hantxe inauguratu bakearen aldeko festa handi batekin. Orduko hartan, egungo Kursaal jauregia —Rafael Moneoren kubo famatuak— ametsetan ere ez zen existitzen, eta hainbat urtez bakar-bakarrik egin zion aurre itsasoari usoak, harik eta Zurriola pasealekuko urbanizazio lanek lekuz aldatzera behartu zuten arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • AZURMENDI, NEREA. Bestelako begirada: eskulturak Donostian. Donostia, KTE, 2005

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]