Anoeta estadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta (argipena)».
Anoeta estadioa
Anoeta estadioa, Donostia, Euskal Herria.jpg
Goian: Anoeta estadioaren kanpoaldeko ikuspegi orokorra. Behean: Aitor Zabaleta harmaila.
Anoeta estadioa 03, Euskal Herria.png
Kokapena
Anoetako kirolgunea, Amara Berri
Gipuzkoa Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Koordenatuak 43° 18′ 05″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.301378°N,1.973617°W / 43.301378; -1.973617Koordenatuak: 43° 18′ 05″ N, 1° 58′ 25″ W / 43.301378°N,1.973617°W / 43.301378; -1.973617
Historia eta erabilera
Irekiera1993
Jabea Donostiako udaletxea
Kudeatzailea Donostiako udaletxea Donostiako udaletxea
Kirola hamabosteko errugbia
atletismoa
futbola
Erabiltzailea Real Sociedad
Edukiera 32.076
Webgune ofiziala

Anoeta estadioa Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen estadio bat da. Bertan Real Sociedad talde donostiarrak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da. 2005az geroztik, Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu, 2009tik aurrera Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeak ere bertan pare bat partidu jokatu ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.

Anoetako estadioak aurreko Atotxa (1913-1993) zelai txuri-urdin mitikoa ordeztu zuen. 2017-2018 artean estadio berriaren eraldaketa lanei ekin zaie eta 2019ko udazkenean amaituak egotea espero da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Anoeta kirolgunea»

Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoko Anoeta Pasealekuaren 1. zenbakian dago, Anoetako kirolgunean, Anoetako dorrea, Anoetako geltokia, Josean Gasca pabiloia, Txuri Urdin izotz jauregia eta Anoeta miniestadioaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioa eraikitzeko lanak 1990ean hasi ziren, 47 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 1993ko uztailaren 29an inaugurazioa egin zen, Atletismoko Europako Junior Txapelketa egiteko. Inaugurazio ekitaldi horretako musika emanaldian Oskorri, Javier Gurrutxaga eta Orquesta Mondragón eta Luz Casal musikariek parte hartu zuten. Orduan, estadioak 29.000 lagunentzako lekua zuen.

Halere, inaugurazio ofiziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten, "Kaixo Anoeta" izeneko ekitaldipean. Egun honetan, beste zenbait ekintza batzuez gain, Real Sociedad eta Real Madrilen arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu zen, 2-2 emaitzarekin amaitu zelarik. Lorenzo Loren Juarros jokalari txuri-urdina estadioan lehen gola sartu zuen futbolaria izan zen.

Musikari dagokionez, Anoeta estadioan kontzertua eskeini zuen lehenbiziko taldea, 1994ko uztailaren 25ean Pink Floyd ingeles rock talde ospetsua izan zen. Orduz geroztik, mundu mailako musika talde ugarik jo izan dute bertan, tartean U2, The Rolling Stones, Bruce Springsteen eta Bon Jovik.

Ordutik, norgehiagoka ugari jokatu dira bertan, besteak beste, UEFA txapelketa eta Txapeldunen Ligakoak.

1998an iparreko eta hegoko hondoak handitzeari ekin zitzaion eta, tarteko oin bat eraikiz, edukiera 32.076 eserlekukoa izatera igaro zen.

Eraldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abenduaren 12an Eneko Goia alkateak prentsaurrekoan[1] Anoetaren eraldaketa lana gauzatzeko lizentzia onartua zegoela eta eraldaketa lanei 2017ko martxoan ekingo zitzaiela adierazi zuen [2]. Eraldaketa lanak etenik gabe burutzea erabaki zen, honela Errealak Anoetan ahal bezainbeste partidu jokatu zitzan. Eraldaketa lanen arduraduna Izaskun Larzabal arkitektoa da[3].

Hasiera batean Anoeta berriak 42.000 lagunantzeko edukiera izango zuela iragarri bazen ere, azkenean 38.500 ikusleetara murriztu zen. Hortaz, dena ondo bidean, 2019ko abuztuan eraldaketa lanak amaitu, eta 2019-2020 denboraldirako Anoeta berria 38.500 lagunentzako edukierarekin prest egongo da.

Faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraldaketa lanak onako fasetan banatuta burutuko direla aurreiragarri da:

Fasea Lanak
0. fasea 2017ko martxotik uztailera: kanpoaldeko egokitze lanak burutu ziren.
1. fasea 2017ko abuztutik 2018ko abuztura: hegoaldeko armailaren eraisketa eta berreraikitzeari ekin zitzaion, orduan jasango zuten zaleek eragozpen bakarra, 2017-2018 denboraldian zehar edukiera 25.000 izatera jaitsiko baitzen.
2. fasea 2018ko maiatzetik abuztura: zelaia jaitsi eta atlestismoko pistak kentzeko lanak egin ziren, baita alboko harmailak handitzeko lanak ere.
3. fasea 2018ko abuztutik 2019ko abuztura: Iparraldeko harmailaren bota eta berria egingo da.
4. fasea 2019ko maiatzean kanpoaldeko bilgarri urdin berria ezartzeaz amaitua egongo da.

Data garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Lanak
2017ko maiatzaren 23a Eraldaketa lanak ofizialki hasi ziren, 0 faseari ekinez. Irailean 1 faseari ekitea aurreikusia dago, hegoaldeko harmailaren eraisketa eta berreraikitzea.
2017ko urriaren 11tik azaroaren 19ra Hego Hondoaren erausketa burutu zen.
2018ko otsailaren 18a Hego Hondo berriak Aitor Zabaleta harmaila izena izango zuela iragarri zen, Aitor Zabaleta jarraitzaile txuri urdinaren omenez.
2018ko
irailaren 15a
Estadioaren 3/4 kasik amaituak zeudela eta Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako 5. jardunaldiko Futbol Club Barcelonaren aurkako partiduan berrinauguraketa ospatu zen. Gainera, partidu hastapenean Imanol Agirretxe usurbildar jokalariari agur omenaldia egin zitzaion.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

32.000 pertsonentzako eserlekuak ditu, guztiak teilatupean. Zelaiak 70 metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain, 2017-2018 denboraldirarte atletismoko pista bat ere bazuen.

Ohorezko palkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpokaldeko iparraldeko ikuspegia.

Anoetako ohorezko palkoa 120 pertsonentzako gaitasuna duen palko zabal eta moderno bat da. Partiduak jokatu ohi diren egunetan erakunde ezberdinen arteko harreman gunea izan ohi da. Bertan Gipuzkoako futbola, politika, ekonomia nahiz kultura mailako pertsonaiak bildu ohi dira.

Eremu honetan jendaurreko ekitaldiak ere ospatzen dira, adibidez 50 urte baino gehiago daramatzaten bazkideei eginiriko klubaren urrezko dominaren eskeintza, denboraldiko taldearen poster ofizialaren aurkezpena edota pertsonaia nabarmenen jendaurreko harrerak, etab.

Aldagelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoetako estadioko aldagelek beste estadio askoetakoek ez bezala ezaugarri garrantzitsu bat dute: etxeko nahiz kanpoko taldeen aldagelak berdin-berdinak direla. Orokorrean estadio gehientsuenetan hau ez da horrela izaten. Aldagela hauetako ezaugarri nagusia handiak eta erosoak izatean datza. Jazteko eremu handia, masaia gune ezberdindua, baita garbigela ezberdindua ere, eta azkenik dutxa erosoak. Beroketa gune handi bat ere badago. Gusti honen ondorioz, Espainiako Lehen Mailako futbolarien artean burututako inkesta baten ondorioz Anoeta estadioko aldagelak futbol maila horretako onenak zirelako emaitza atera zen.[4]

Aldagela, inongo ezbairik gabe, estadioko gune mugatu edo itxienetakoa da. Partidu egunetan taldetik at dagoen inor ezin da haietarara sartu.

Finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz Olympique Euskal Herriko errugbi taldearen partidua. 2010eko apirilaren 10a.
Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldearen partidua hasi aurreko kanpoaldeko giroa. 2011ko martxoaren 5a.

Eraikuntzaren finantzazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errealarena izan zen, eta "Anoetako Kiroldegia" izeneko elkarte pribatuak kudeatzen du.

Errugbi partiduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, Anoetako estadioa maiz Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeen partiduen jokolekua ere izan da.

Biarritz Olympique etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aviron Bayonnais etxeko talde gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolaz kanpoko ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoeta estadioaren kanpoko ikurrak.

Noizbehinka musika kontzertu zein ekitaldi erraldoien lekuko ere izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993-2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anoeta berria gertuago. 2016ko abenduaren 12a. Berria.info
  2. Anoetako lanak martxoan hasiko dira. 2016ko abenduaren 12a. Eitb.com
  3. Izaskun Larzabal: “Hubiera firmado este escenario el 14 de mayo”. 2018ko irailaren 13a. Mundodeportivo.com
  4. http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=040104 Horri guztiari esker, orain dela urte batzuk Lehen Mailako jokalari guztien artean egindako galdeketa batean, Anoetako aldagelak hautatu zituzten Lehen Mailako aldagela hoberen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoeta estadioa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia