Bakearen baseliza (Cáceres)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakearen baseliza (Cáceres)
Caceres torre de Bujaco ermita de la Paz.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak 39° 28′ 30″ N, 6° 22′ 16″ W / 39.475097°N,6.371054°W / 39.475097; -6.371054Koordenatuak: 39° 28′ 30″ N, 6° 22′ 16″ W / 39.475097°N,6.371054°W / 39.475097; -6.371054

Bakearen baseliza Cáceres hiriko erdigunean dagoen XVIII. mendeko baseliza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baseliza Bujakoren dorrean itsatsita dago Cáceresko Alde Zaharraren harresien ondoan. 1750an eraiki zen Benedikto Nursiakoari eskainita zegoen pizkundetar kapera baten gainean. 1720an Bakearen Andre Mariaren Kofradiak apezpikuari tenplu bat eraikitzeko baimena eskatu zion; helburua zen bertan meza egitea arkupeetan ordez. Garai hartan mezatara egunero joan behar zen eta merkatu egunetan ere ohitura gordetzen zen. Horregatik, baselizak hori egiteko gertutasuna eskaintzen zuen.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldapan egokitzeko baseliza arkitektura berezia du, mailaduna. Hiru erdi puntuko arku erakusten ditu, harrizko zutabeen gainean, horrela fatxada antolatuz. Multzoa Juan de Acedok egindako hesi artistiko batez itxia dago. Barruan, gangan margok eta mudejar gustuko apaingarriak ikus daitezke. Erretaulan Pedro Correak egindako Andre Maria haurtxoarekin irudi txiki bat dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakearen baseliza (Cáceres)