Benedikto Nursiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benedikto Nursiakoa
Benedikto Nursiakoa
San Benedikto, Lazkaoko Santa Teresa monasterioan, Gipuzkoa
Datu pertsonalak
Jaio 480 inguruan
Nursia (Italia)
Hil 547 inguruan
Montecassinoko abadia ()

San Benedikto Nursiakoa[1] (latinez: Benedictus de Nursia; Nursia, 480 inguruan - Montecassinoko abadia, 547 inguruan) beneditar ordenaren sortzailea izan zen. Honorio III.ak kanonizatu zuen 1220an, eta Paulo VI.ak Europako zaindari izendatu zuen 1964an. Jaieguna, martxoaren 21ean izaten da. Beneditarrek uztailaren 11n ospatzen dute beren sortzailearen eguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benedikto Nursiakoaren bizitza San Gregorio Handiaren idatzietatik bakarrik ezagutzen da (Elkarrizketak II). Elezaharrak kutsaturiko kontaketa horretan esaten denaren arabera, Benedikto goi-mailako familia batean jaioa bide zen. Erromara Erretorika, Filosofia eta Zuzenbidea ikastera joan zen, baina laster erretiratu zen mundutik Subiaco mendian eremutar-bizimodua egiteko. Hiru urteren buruan ingurura bildu zitzaizkion ikasleak 12 monasterioetan banatu zituen. Gero, 529. urtean, Montecassino muinoan Montecassinoko abadia eraiki zuen, eta han hil zen 547an.

Bere izena daraman erregela idatzi zuen abade-etxe horretan, eta monasterioko bizitza gobernatzen duten oinarriak bertan bildu zituen. Tradizioz, San Benedikto Sartaldeko fraideen aitalehena izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Nursiakoa Aldatu lotura Wikidatan


  1. Benedikto, pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus