Edukira joan

Balaguerko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balaguer
lineako tren bat La Pobla de Segurreraino
Map
Lineak
« Vallfogona Geltoki-burua
« Vallfogona Gerb »
Kokapena
HelbideaPasseig de l'Estació
UdalerriaBalaguer,  Katalan Herriak
Geltokiaren datuak
Kodea75105
Gunea2. gunea
Irekiera1903ko irailaren 24a
(Balaguer-Mollerussa trenbidea)
1924ko otsailaren 3a
(Ballaguer-Lleida trenbidea)
IrisgarriaGeltoki irisgarria
Nasak2
Trenbideak3
JabeaFGC
EragileaFGC
Garraio zerbitzuak
Rodalies Lleida ↔ Balaguer
Lleida ↔ La Pobla

Balaguer Lleida-La Pobla de Segur lineako geltoki bat da, Balaguerreko udalerrian kokatuta dagoena. Geltokian Lleidako aldirietako eta lineek dute geltokia. Bestetik, sasoi turistikoan Tren dels Llacs zerbitzu turistikoa eskaintzen da.

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Balaguerko geltokira heldutako lehenbiziko trena. (1905)

1903ko irailaren 24an trena Balaguerrera heldu zen Mollerussa eta Menàrguens arteko zabalera metrikoko trenbidea Balaguerreraino luzatzean.[2] Geltokia 1905eko azaroaren 26an inauguratu zen ofizialki. Lleida eta La Pobla arteko trenbidea ez zen 1924ko otsailaren 3ra arte heldu, Lleida eta Balaguer arteko tartea ireki zelarik.[3] Trenbide berriaren helburua Lleida eta Saint-Girons, Frantzian, trenaren bidez lotzea zen.

Primo de Riveraren diktaduran linearen luzapen lanak hasi ziren Balaguertik La Pobla eta Saint-Gironsera luzatzeko eta Lleidatik trenbidea Baezara luzatzeko.[4] Nahiz eta proiektua "premiazko" bezala kalifikatu diktaduraren Guadalhorce Plana-n, handik gutxira prokamatutako Bigarren Errepublikak lanak geldiarazi zituen proiektuaren berrikusketa burutzeko.

Errepublikak eta gerora gertatutako Gerra Zibilak trenbidearen luzapen lanak bertan behera utzi zituen, eta ez zen 1940ko hamarkadara arte aurrerapenik egin. 1940ko hamarkadan, Francoren Diktadura garaian, luzapen lanak jarraitu ziren RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, trenbidearen luzapena lortu zen Balaguertik La Pobla de Segurrera, tartea 1951eko azaroaren 13an ireki zelarik.

Bestetik, 1903an ireki zen Mollerussarako trenbidea 1950ean itxi zen, eta trenbideak 1951an kendu.

1962-an, Munduko Bankuak gomendatuta, Espainiako Gobernuak trenbide berrietarako finantzaketak murriztu zituen, Lleida eta La Pobla de Segur arteko trenbideak luzapen gehiagorik izan gabe.[5]

1980ko hamarkadan estatu osoko trenbideen finantzaketaren errebisioa eman zen, linea defizitarioen ixtea aztertuz. Lleida-La Pobla trenbidea ixteko arriskuan zegoen, baina 1984ko abenduan Lleidako Diputazioak, Generalitateak eta RENFEk zerbitzuen jarraitasuna bermatu zuten, zerbitzuaren defizitaren finantzarako akordio bat sinaturik.[6]

Momentu horretarik aurrera, Generalitateko gobernu desberdinek trenbidearen transferentzia eskatzen hasi ziren, azkenean 2005ko urtarrilaren 1ean eman zena.[7] Momentu horretarik aurrera, linearen kudeaketa FGC enpresa publikoaren esku geratu zen, nahiz eta material mugikor aproposaren faltan, tren zerbitzuak Renfe-k eskaini. 2016ko uztailaren 25ean, FGC bihurtu zen linearen eragile bakarra, 331 serieko tren berriak zerbitzuan sartu ostean.[8]

 Lleida-La Pobla de Segur linea
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 RL1 Lleida
Pirineus
Polígon Industrial del SegreAlcoletgeVilanova de la BarcaTérmensVallfogona de Balaguer Balaguer
 RL2 Lleida
Pirineus
Polígon Industrial del SegreAlcoletgeVilanova de la BarcaTérmensVallfogona de BalaguerBalaguerGerbSant Llorenç de MontgaiVilanova de la SalSanta LinyaÀgerCellers-LlimianaGuàrdia de TrempPalau de NogueraTrempSalàs de Pallars La Pobla de Segur

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Balaguer» www.trenscat.com (kontsulta data: 2023-11-06).
  2. (Gaztelaniaz) Florez, Xavier. Ferrocarril Mollerusa-Balaguer. .
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles Transversales – Baeza a Saint Girons. (kontsulta data: 2023-11-07).
  4. «Línia Lleida-La Pobla de Segur. Tren dels Llacs - Història» www.trenscat.com (kontsulta data: 2023-11-07).
  5. «Un informe del Banco Mundial puso fin al Baeza-Utiel a punto de concluirse» www.nodo50.org (kontsulta data: 2023-11-07).
  6. (Katalanez) «Lleida-La Pobla de Segur trenbidea mantentzeko akordio finala» La Vanguardia.
  7. «Wayback Machine» web.archive.org (kontsulta data: 2023-11-07).
  8. (Katalanez) Digital, Pallars. «El tren de la Pobla recuperarà al març les tres freqüències diàries» www.pallarsdigital.cat (kontsulta data: 2023-11-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]