Térmensko geltokia
Térmens | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Carrer Estació | ||||||||||||||
Udalerria | Térmens, Katalan Herriak | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | 75103 | ||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1903ko irailaren 24a (Balaguer-Mollerussa trenbidea) 1924ko otsailaren 3a (Ballaguer-Lleida trenbidea) | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Nasak | 1 | ||||||||||||||
Trenbideak | 1 | ||||||||||||||
Jabea | FGC | ||||||||||||||
Eragilea | FGC | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Rodalies | Lleida ↔ Balaguer Lleida ↔ La Pobla |
Térmens Lleida-La Pobla de Segur lineako geltoki bat da, Térmensko udalerrian kokatuta dagoena. Geltokian Lleidako aldirietako eta lineek dute geltokia. Bestetik, sasoi turistikoan Tren dels Llacs zerbitzu turistikoa eskaintzen da.
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Lleida — La Pobla de Segur: 16,397 kilometro-puntua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Térmensko herrira trena estreinakoz heldu zen 1903ko irailaren 24an, Mollerussa eta Menàrguens herrien arteko zabalera metrikoko trenbidea Balaguerrera luzatzean. Zabalera metrikoko trenbidearen inaugurazioa 1905ean burutu zen.[2]
Lleida eta La Pobla arteko trenbidea, berriz, 1924ko otsailaren 3an ireki zen, Lleida eta Balaguer arteko tartearen inaugurazioarekin.[3] Trenbide berriaren helburua Lleida eta Saint-Girons, Frantzian, trenaren bidez lotzea zen. Bi trenbideek, Lleida-La Pobla zein Balaguer-Mollerussa geltoki berdina zuten, 2001ean linearen berriztapen lanen ondorioz bota zena.
Primo de Riveraren diktaduran linearen luzapen lanak hasi ziren Balaguertik La Pobla eta Saint-Gironsera luzatzeko eta Lleidatik trenbidea Baezara luzatzeko.[4] Nahiz eta proiektua "premiazko" bezala kalifikatu diktaduraren Guadalhorce Plana-n, handik gutxira prokamatutako Bigarren Errepublikak lanak geldiarazi zituen proiektuaren berrikusketa burutzeko.
Errepublikak eta gerora gertatutako Gerra Zibilak trenbidearen luzapen lanak bertan behera utzi zituen, eta ez zen 1940ko hamarkadara arte aurrerapenik egin. 1940ko hamarkadan, Francoren Diktadura garaian, luzapen lanak jarraitu ziren RENFE enpresak zuzenduta. Horrela, trenbidearen luzapena lortu zen Balaguertik La Pobla de Segurrera, tartea 1951eko azaroaren 13an ireki zelarik.
1962-an, Munduko Bankuak gomendatuta, Espainiako Gobernuak trenbide berrietarako finantzaketak murriztu zituen, Lleida eta La Pobla de Segur arteko trenbideak luzapen gehiagorik izan gabe.[5]
1980ko hamarkadan estatu osoko trenbideen finantzaketaren errebisioa eman zen, linea defizitarioen ixtea aztertuz. Lleida-La Pobla trenbidea ixteko arriskuan zegoen, baina 1984ko abenduan Lleidako Diputazioak, Generalitateak eta RENFEk zerbitzuen jarraitasuna bermatu zuten, zerbitzuaren defizitaren finantzarako akordio bat sinaturik.[6]
Momentu horretarik aurrera, Generalitateko gobernu desberdinek trenbidearen transferentzia eskatzen hasi ziren, azkenean 2005ko urtarrilaren 1ean eman zena.[7] Momentu horretarik aurrera, linearen kudeaketa FGC enpresa publikoaren esku geratu zen, nahiz eta material mugikor aproposaren faltan, tren zerbitzuak Renfe-k eskaini. 2016ko uztailaren 25ean, FGC bihurtu zen linearen eragile bakarra, 331 serieko tren berriak zerbitzuan sartu ostean.[8]
Esan bezala, 2001ean linearen berrikuntza lanen parte bezala, geltoki originala bota zen eta haren enplazamendua herritik hurbilagoko kokapen batera mugitu zen, gaur egungo geltokia dagoen lekuan.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Térmens» www.trenscat.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Florez, Xavier. Ferrocarril Mollerusa-Balaguer. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles Transversales – Baeza a Saint Girons. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ «Línia Lleida-La Pobla de Segur. Tren dels Llacs - Història» www.trenscat.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ «Un informe del Banco Mundial puso fin al Baeza-Utiel a punto de concluirse» www.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Katalanez) «Lleida-La Pobla de Segur trenbidea mantentzeko akordio finala» La Vanguardia.
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Katalanez) Digital, Pallars. «El tren de la Pobla recuperarà al març les tres freqüències diàries» www.pallarsdigital.cat (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).