Balak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balak
The Phillip Medhurst Picture Torah 580. Balak’s sacrifices. Numbers cap 23 v 24. De Vos.jpg
Argitalpena
Agertzen da
Datu biografikoak
Sexua edo generoa gizonezko

Balak (hebreeraz: בָּלָק‎Bālāq)[1], Sipor erregearen semea, Moab herriaren erregea zen. Berari buruz ezagutzen ditugun informazioak Bibliatik datoz. Moabitarrak israeldarren etsaiak ziren. Balak erregearen erreferentzia zenbakien liburuan dator eta Balaam profetarekin lotuta dago. Israeldarrak, Egiptotik ihes egiten, multzo handietan mugetaraino heldu ziren, Jordan ibaiaren ekialdera, Jeriko herriaren aurrean, eta Balak-ek profetari zer egin behar zuen galdetu zion. Balaamek, erregeak espero zuen aurka, lasai uzteko erantzun zion.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. McKenzie, John L.. (1965). Dictionary of the Bible. (1995 First Touchstone. argitaraldia) New York: Simon & Schuster, 77 or. ISBN 0-684-81913-9..
  2. https://www.biblegateway.com/passage/?search=Números+22&version=TLA

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez): Zenbakiak, 22.