Edukira joan

Balaklava

Koordenatuak: 44°30′19″N 33°35′53″E / 44.505344°N 33.597952°E / 44.505344; 33.597952
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Krimeako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Balaklava (argipena)».
Balaklava
Балаклава
city district in Russia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Hiria Sebastopol
City district in RussiaBalaklava Raion
Izen ofizialaБалаклава
Jatorrizko izenaБалаклава
Posta kodea99000–99999
Geografia
Koordenatuak44°30′19″N 33°35′53″E / 44.505344°N 33.597952°E / 44.505344; 33.597952
Map
Altuera10 m
Demografia
Biztanleria35.919 (2021)
12.844 (2020)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
balaklava.crimea.ua

Balaklava (ukraineraz: Балаклáва, errusieraz: Балаклáва, Krimeako tatareraz: Balıqlava, grezieraz: Σύμβολον) Krimeako penintsulako hiria da. Lehen hiri independentea zen, XXI. mendean Sebastopolgo udalerriaren mende dagoen herri handia da. Bere subiranotasuna Ukrainarekin eztabaidan dago, Ukrainak ez baitu onartzen Errusiari atxikitzeari buruzko 2014ko erreferenduma.

Etimologia eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krimeako tatariar hizkuntzan du jatorria Balaklava izenak, eta arrain-habia gisa itzul daiteke (Balyk-Yuva, literalki). Horren aurretik, honako izen hauek ere izan zituen: Symbolon (Σύμβολον) izan zen antzinako greziarrentzat, Yamboli bizantziarrentzat eta Genoako errepublikak konkistatu ondoren, Cembalo.[1]

Itsasontziak atrakatzeko badia eroso bat denez, urpekontzientzako base bat ere izan zen. SESBen garaian, herri itxia zen bisitarientzat, segurtasunagatik. Sobietar Batasuna desagertu ondoren, urpekontzien basea desmuntatu eta Balaklavako Ontzi Museo bihurtu zen.

Hiriaren inguruan Balaklavako gudua izan zen 1854an, Krimeako gerran erabakigarrienetako bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]