Krimeako Gerra
| Krimeako Gerra | |||
|---|---|---|---|
Sevastopolgo setioa, Franz Roubauden margolana (1904) | |||
| Data | 1853ko urria-1856ko otsaila | ||
| Lekua | Krimea, Kaukasia, Balkanak, Itsaso Beltza, Baltikoa, Itsaso Zuria, Ekialde Urruna | ||
| Emaitza | Aliatuen garaipena: Parisko Ituna | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Krimeako Gerra alde batetik Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperio eta Sardiniako Erresuma eta bestetik Errusiar Inperioa aurrez aurre izan zituen gerra izan zen, 1853tik 1856ra bitartean Krimeako penintsulan (Errusiar Inperioa) eta beste zenbait lurraldetan gertatua.[1]
Gerra 1853an hasi zen, Otomandar Inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeak inbaditzeko agindua eman zuenean[2]. Erresuma Batuak Ekialdeko Europako orekari eutsi nahi zion, Turkiar Inperioarekiko erlazio ekonomiak kaltetuta atera ez zitezen, eta Mediterraneoan zuen nagusitasuna gal ez zezan. Frantziak geroago bat egin zuen Erresuma Batuarekin, Errusiaren aurkako gerran. Frantziako Napoleon III.aren motibazioa ez zen ekonomikoa: ekialdeko katolikoei lagundu nahi ziela adierazi zuen, baina, batik bat, nazioarteko potentzia gisa boterea lortu nahian zebilen.
Errusia galtzaile atera zen, eta Otomandar Inperioko ortodoxoen gaineko babesari uko egin behar izan zion. Napoleonek nazioarteko potentzia gisa indartu zen; eta Erresuma Batuak nahi zituen abantaila ekonomikoak eta estrategikoak lortu zituen. Turkiar Inperioak mugak zeuden hartan gorde ahal izan zituen, baina nazioen printzipioa onartu behar izan zuen. Handik aurrera, Europako gaixoa izatekoa zen, eta Ekialdeko auzia itxi gabe geratu zen.