Sebastopol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sebastopol
Txantiloi:Herrialde info territorial dispute
Sewastopol Panorama1.jpg
bandera

armarria

Administrazioa
Herrialdea Txantiloi:Herrialde info territorial dispute
Krimea
Izen ofiziala Севастополь / Aqyar
Postakodea 99000–99699
Geografia
Koordenatuak 44° 36′ 00″ N, 33° 32′ 00″ E / 44.6°N,33.533333333333°E / 44.6; 33.533333333333Koordenatuak: 44° 36′ 00″ N, 33° 32′ 00″ E / 44.6°N,33.533333333333°E / 44.6; 33.533333333333
Sebastopol hemen kokatua: Europar Errusia
Sebastopol
Sebastopol
Azalera 864 km²
Altuera 100 m.
Demografia
Biztanleria 379.200 biztanle (2007)
Dentsitatea 438,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia +380-692

Sebastopol[1] Krimeako penintsularen hegoaldeko hiri bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Krimeako penintsularen gainerako lurrak (Krimeako Errepublika) bezala, gaur egun izatez Errusiakoa da, baina Ukrainak zuzenbidearen aldetik bere lurraldetzat dauka, bai eta munduko Estatu gehienek ere.

2007an 379.200 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziarrek eraikitako antzokia.

Egungo hiriaren hegoaldean kokatu zuten greziarrek Kersonesos izeneko kolonia (K. a. 421). Pontoko erresumaren barnean geratu ondoren, erromatarrak bertaratu ziren (K. a. II. mendea), eta Bizantziar Inperioko hiria izan zen gero.

Vladimir Kieveko printzeak hartu zuen hiria 988-989 bitartean, eta han bataiatu zuten. Trebizondako inperioaren mendean egon eta gero, desagertu egin zen ia hiria. 1783an sortu zuen Grigori Potiomkin errusiar mariskalak hiri berria, eta Sebastopol izena eman zioten ondorengo urtean. Itsas armadarako basea eraiki zuten aurrena, eta merkataritzarako portua ondoren (1808). XIX. mendearen hasieran nabarmen gotortu zituzten hiria eta portua. 1854-1855 bitartean, Krimeako gerraren garaian (1853-1856), guztiz inguratu zuten hiria frantses eta ingeles armadek. Setio izugarri gogor baten ondoren, su eman zieten errusiarrek zutik zirauten eraikuntzei, hiria utzi baino lehen. Eraikuntza-lanei ekin zieten berriro gerra ondoren.

Errusiako Iraultzaren garaian, bertan eratu zuen Wrangel jeneralak iraultzaileen kontrako kuartel nagusia; 1920ko azaroan nagusitu zen armada gorria hirian. Bigarren Mundu Gerran setioa ezarri zioten alemaniar naziek hiriari 1941eko uztailean, eta 1942ko uztailean sartu ziren bertan. 1944ko maiatzean hartu zuten hiria sobietar indarrek.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Sevastopol)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 6.0 8.9 13.6 19.2 23.5 26.5 26.3 22.4 17.8 12.3 8.1 15.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.9 2.8 5.5 9.9 15.2 19.5 22.4 22.1 18.2 13.9 8.9 5.1 12.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.4 2.0 6.1 11.1 15.5 18.2 17.9 13.9 9.9 5.4 2.0 8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 25 24 27 18 26 32 33 42 32 42 52 379
Iturria: svali.ru[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren indar nagusia ontziolak eta industria mekaniko astuna dira. Turismogunea ere bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastopol Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]