Balkanetako Kopa
Balkanetako Kopa Balkanen inguruan kokaturik dauden estatuen selekzioen arteko txapelketa bat izan zen, 1929 eta 1980 urteen artean jokatu zena. Errumania izan zen garaipen gehien lortu zituen selekzioa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo edizioan Bost talde ziren parte hartzekoak baina azken unean Albaniak atzera egin eta Errumania, Grezia, Jugoslavia eta Bulgariaren arteko txapelketa izan zen. Hiru urtetako iraupena izan zuen, 1929tik 1931era eta Errumaniak irabazi zuen. Hurrengo ekitaldietan talde berdinek hartu zuten parte eta astebeteko iraupena izan zuen txapelketak.
Bigarren Mundu Gerrak beharturiko pausaldiaren ondoren 1946an abiatu zen txapelketa berria. Greziak utzi egin zuen eta bere lekua Albaniak hartu zuen, garaipena lortuz gainera. 1947 eta 1948 urteetan txapelketa handitu nahi izan zuten eta Hungaria, Polonia eta Txekoslovakiako selekzioak gehitu zituzten. Txapelketa berriaren izena Balkanetako eta Europa Erdialdeko Txapelketa izan zen. 1948ko ekitaldia ordea bukatu gabe bertan behera gelditu zen.
1973an berrekin zitzaion txapelketari, oraingoan Errumania, Bulgaria, Grezia eta Turkia parte hartzaile zirela. Lau urte iraun zituen txapelketa honek. 1977an Jugoslavia gehitu zitzaien eta hau ere luzea izan zen, 1980an amaitu baitzen. Ez zen beste ekitaldirik izan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Golegile nagusia (golak) |
---|---|---|---|---|
1929-31 | Errumania | Jugoslavia | Grezia | Iuliu Bodola (7), Rudolf Wetzer (7) |
1931 | Bulgaria | Turkia | Jugoslavia | Asen Panchev (3) |
1932 | Bulgaria | Jugoslavia | Errumania | Aleksandar Živković (5) |
1933 | Errumania | Jugoslavia | Bulgaria | Gheorghe Ciolac (4), Ștefan Dobay (4) |
1934-35 | Jugoslavia | Grezia | Errumania | Aleksandar Tirnanić (3), Aleksandar Tomašević (3) |
1935 | Jugoslavia | Bulgaria | Grezia | Lyubomir Angelov (5) |
1936 | Errumania | Bulgaria | Grezia | Sándor Schwartz (4) |
1937-45 | ez jokatuak | |||
1946 | Albania | Jugoslavia | Errumania | Loro Boriçi (2), Qamil Teliti (2) Nicolae Reuter (2), Božidar Sandić (2) |
1947 | Hungaria | Jugoslavia | Errumania | Ferenc Deák (5) |
1948* | - | - | - | Ferenc Puskás (8) |
1948-72 | ez jokatuak | |||
1973-76 | Bulgaria | Errumania | - | Cemil Turan (4) |
1977-80 | Errumania | Jugoslavia | - | Anghel Iordănescu (6) |
- 1948an txapelketa amaitu ez bazen ere 16 partida jokatu ziren.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selekzioa | Garaipenak | urteak |
---|---|---|
Errumania | 4 | 1929-31, 1933, 1936, 1977-80 |
Bulgaria | 3 | 1931, 1932, 1973-76 |
Jugoslavia | 2 | 1934-35, 1935 |
Albania | 1 | 1946 |
Hungaria | 1 | 1947 |