Ferenc Puskás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferenc Puskás
Ferenc Puskás (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaFerenc Purczeld Bíró
JaiotzaBudapest1927ko apirilaren 1a
Herrialdea Hungaria
 Espainia
HeriotzaBudapest2006ko azaroaren 17a (79 urte)
Hobiratze lekuaDoneztebe basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HizkuntzakHungariera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Rcd espanyol flag.svg RCD Espanyol /
Flag of None.svg Budapest Honvéd FC1943 / 1955340352
Flag of None.svg Hungariako futbol selekzio nazionala1945 / 19568584
Bianco viola RMA.png Real Madril1958 / 1966180156
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1961 / 196240
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua72 kilogramo
Altuera169 zentimetro
Izengoitia(k)Puskás Öcsi'
El Comandante Galopante
El Cañoncito Pum
Pancho Puskas

IMDB: nm0701118 FIFA: 174886 UEFA: 71683 Find a Grave: 16680115 Edit the value on Wikidata

Ferenc Puskás Biro (Budapest, Hungaria, 1927ko apirilaren 2a - 2006ko azaroaren 17a) futbolaria izan zen, futbolaren historiako jokalari onentsuenetako bat. Haren jaiotzako deitura Purczfeld zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren horren ordez Puskás jarri zuen (hungarieraz, «eskopeta»).

Aurrelaria zen, sormen eta eraginkortasun handikoa. Hungariako selekzioarekin 85 partidu jokatu zituen, eta 84 gol sartu. Gainera, Espainiako eta Hungariako futbol ligetan 511 gol sartu zituen jokatutako 533 partidetan.

Jokalari nagusietako bat izan zen 1950eko hamarraldiaren hasieran futbol selekzio onenean, baina Suitzako munduko txapelketan (1954) bigarrena izatea baino ez zuen lortu. 1956an, sobietarren inbasioaren ondoren, Puskas —nazioarteko 84 partidatan parte hartua ordurako— Real Madril taldean jokatzera joan zen, Alfredo Di Stefano, Raymond Kopa eta Francisco Gentorekin batera, besteak beste. Jokalari haiek futbolaren historiako aurreko lerro onenetako bat osatu zuten.

Espainiako selekzioarekin Txileko munduko txapelketan parte hartu zuen, 1962an. Jokalari izateari utzi ondoren, zenbait futbol talderen entrenatzailea izan zen, Grezian eta Australian.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariako lau liga irabazi zituen, Honved taldearekin, eta Espainiako sei liga eta Kontinente arteko Kopa eta Europako Kopa bana, berriz, Real Madrilekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferenc Puskás Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]