Ballocheko gaztelua

Koordenatuak: 56°01′N 4°35′W / 56.01°N 4.58°W / 56.01; -4.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ballocheko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Ur-masaLomond aintzira
Koordenatuak56°01′N 4°35′W / 56.01°N 4.58°W / 56.01; -4.58
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1809
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Ondarea
LB123

Ballocheko gaztelua (ingelesez: Balloch Castle) Eskoziako Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean kokatzen den gaztelua da, Balloch udalerrian. A mailako eraikina izendaturik dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lomond aintziraren hegoaldeko puntan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1072an mendean Malcolm III.a Eskoziakoak Lennox familiari eman zizkion Balloch inguruko lurrak eta honek 1238an gaztelu zaharra eraiki zuen bertan.

1800an Glasgowko merkatari aberatsa zen John Buchananek erosi zuen eta honek gaztelu zaharra eraitsi eta berria jaso zuen 1808 eta 1809 artean. Robert Lugar arkitekto ingelesak diseinatu zuen Tudor estilora. 1830an Buchananek ondoko lurrak hartu zituen eta bertan ere bzen hondarretan gaztelu bat eta berak han ere berria eraiki zuen. Horretarako Ballocheko gaztelua saldu zuen.

XIX mendean hainbat eskutatik pasa zen eraikina eta 1915 urtean Glasgowko Udalak erosi zituen, gaztelua eta inguruko lurrak, 330 hektarea guztira. 1971an A mailako eraikina izendatu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]