Edukira joan

Lomond aintzira

Lomond lakua
Loch Lomond (en), Loch Laomainn (gd)
Datu orokorrak
Garaiera79 m
Motaaintzira
Luzera37 km
Zabalera8 km
Azalera71 km²
Sakonera190 m
Bolumena2.600 hm³
Geografia
Mapa
Koordenatuak56°08′54″N 4°39′05″W / 56.1482°N 4.6515°W / 56.1482; -4.6515
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Babestutako-eremuaLoch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala
Leku geografikoaBritainia Handia
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRiver Leven (en) Itzuli
Erresidentzia denbora1,9 a
Arroaren azalera696 km²
Loch Lomond eta Ben Lomond mendiaren ikuspegia ipar-ekialdeko ertzetik.

Lomond aintzira (ingelesez: Loch Lomond, Eskoziako gaeleraz: Loch Laomainn, eskozieraz: Loch Lomond) Eskozian dagoen laku bat da. Herrialde horretako erdialdean dago eta Highlands eskualdearen hegoaldean. Stirling, Argyll eta Bute eta Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdeetan zehar hedatzen da, Glasgow hiritik 23 kilometro iparralderantz. 2002ko uztailetik aurrera Loch Lomond lakua Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionaleko zati da.

Gutxi gorabehera 37 kilometro luze eta zortzi kilometro zabal da. Batez besteko sakonera 37 metrokoa da, 190 metroko gehienezko sakonerarekin. 71 km²-ko sakonera du eta 2,6 km³ ur bolumena. Haren azalerarengatik, Eskozia eta Britainiar uharteetako lakurik handiena da; bolumen aldetik, berriz, bigarrena da, Loch Nessen atzetik. Hala ere, neurriari dagokionez, ez da Britainiar Uharteetako lakurik handiena, Ipar Irlandako Lough Neagh handiagoa baita.

Ertz batean Ben Lomond mendia dago, 974 metroko garaierarekin: Munro mendikateko gailurrik hegoaldetarrena da. Laku horretan uharte ugari daude: batzuek hondakin interesgarriak dituzte. Haietako batek, Inchmurrin uhartea, britainiar lakuetako uharte handiena da. Loch Tay lakuarekin gauza bera gertatzen da: bertako zenbait uharte crannog direlakoak izan zirela dirudi, hots, Historiaurrean bizitzeko asmoz eraikitako uharte artifizialak.

Gaur egun, Loch Lomondeko Golf Elkartearengatik ezaguna da: nazioarteko lehiaketak hartzen dituk.

  • Tintinen komikietan Haddock kapitainaren edaririk gustukoena (eta baita Milurena ere zenbait eszenatan) Whisky Loch Lomond izenekoa da. Whisky marka hori ez zegoen inon Hergek asmatu eta bere komikilanean lehendabiziko aldiz jarri zuenean, baina gaur egun Loch Lomond destilategi bat bada, marka horren pean whiskya ekoitzi eta saltzen duena.
  • 2005an telebistari buruzko Radio Times aldizkariak eginiriko inkesta batek Loch Lomond lakua Britainia Handiko Mirari Natural Ederren artean seigarren sailkatzen zuen.
  • Eskoziar herri doinu ospetsu batek The Bonnie Banks o'Loch Lomond izena du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]