Baltasar Hurtado Ametzaga
| Baltasar Hurtado Ametzaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 1657 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1720ko urtarrilaren 20a (62/63 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militarra |
| Kidetza | San Jakueren ordena |
| Gradua | jeneral |
Baltasar Hurtado Ametzaga Untzaga (Bilbo, 1657ko uztailaren 10a? - Madril, 1720ko urtarrilaren 20a), Riscal de Alegreko markesa, Flandrian borrokatu zen euskal jenerala izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroan bilakatu zen militar, 1681an oinezkoen alferez eta 1686an zalditerian kapitain bihurtuta. Charles-Henry Lorenakoak zuzenduta, Harsan mendian, Serbian eta Bosnian borrokatu zen eta 1688an Belgrado konkistatu zuten.
1692tik aurrera, Flandriako tertzioetan ibili zen kapitain. 1697an Hungarian Zentako guduan gudukatu ondoren, 1703an Finaleko (Italia) gobernadore eta 1706an mariskal izendatu zuten[1]. 1707an Eugenio Savoiakoak Espainia mendean hartu ondoren postua utzi egin behar zuen.
1708 eta 1717 artean Málagako gobernadore bilakatuta, Filipe V.a Espainiakoak Riscal de Alegreko markeserria eman zion[2]. Monarkari eskerrak emateko asmotan, bere jaioterria ezagutzera gonbidatu zuen. Hori zela-eta Gueñesen Hurtado Ametzaga jauregia eraiki zuen. Hala ere, ez zituen lanak bukatu eta hildakoan, bertan behera gelditu ziren.
San Jakueren ordenako kide, bertan Almendralejoko komendadore izan zen.
Anaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren anaia asko militarrak ere izan ziren:
- Juan Francisco (Bilbo, 1659 – Hostalric, 1694), Santiagoko ordenaren kidea.
- Juan Antonio (Bilbo, 1664 — Badajoz, 1732), Porto Alegre, Casdenal eta Málagako gobernadore eta kapitain jenerala.
- José, Sardiniako Cagliariko gobernadorea.
- Joaquín, Santiagoko ordenaren kidea.
- Andrés (Bilbo, ? – Casán, ?), Santiagoko ordenaren kidea.
- Gabriel, Calatravako ordenaren kidea.