Balthazar Ntivuguruzwa
Balthazar Ntivuguruzwa | |||
---|---|---|---|
2023ko ekainaren 17a - ← Smaragde Mbonyintege Elizbarrutia: Kabgayiko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Muhanga District (en) , 1967ko irailaren 15a (57 urte) | ||
Herrialdea | Ruanda | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Balthazar Ntivuguruzwa (Kabgayi, 1967ko irailaren 15a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2023tik aurrera Kabgayiko apezpikua dena[1][2][3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balthazar Ntivuguruzwa Kabgayin jaio zen 1967an. 1982tik 1988ra Kabgayiko San Leon apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta geroago Kabgayiko apaizgaitegi nagusian eta Kongoko Unibertsitate Katolikoan. 1997ko urtarrilaren 18an apaiztu zen Kabgayiko elizbarrutian[4].
2003an Lovainako Unibertsitate Katolikoan sartu zen eta 2009an doktoretza lortu zuen, Magistère et vie morale des fidèles : une relecture du catéchisme de l'église catholique en ses numéros 2032-2040 tesia defendatuz[5].
Doktoretza lortu ondoren, Ruandara itzuli zen. 2010etik 2017ra Nyakibandako San Karlos Borromeo apaizgaitegian irakatsi zuen. 2017an Kabgayiko Institutu Katolikoko errektoreorde izendatu zuten[6].
2023ko maiatzaren 2an, Frantzisko aita santuak Kabgayiko apezpiku izendatu zuen Smaragde Mbonyintegeren ordez. Ekainaren 17an apezpiku ordenatu zuten[3][7]. Orate in Veritate leloa hautatu zuen[8].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Leopoldo Duarte e Silva artzapezpikua (1904)
- Paulo de Tarso Campos apezpikua (1935)
- Agnelo Rossi kardinala (1956)
- Thomas Anthony White artzapezpikua (1978)
- Thaddée Ntihinyurwa artzapezpikua (1982)
- Smaragde Mbonyintege apezpikua (2006)
- Balthazar Ntivuguruzwa apezpikua[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Rwanda: Mgr Ntivuguruzwa nommé évêque du diocèse de Kabgayi» Vatican News 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Resignation and appointment of bishop of Kabgayi, Rwanda» Holy See Press Office. Summary of Bulletin 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ a b (Kinyaruandaz) Akayezu, Jean de Dieu. «Musenyeri Dr Ntivuguruzwa yimitswe nk’Umwepiskopi wa Diyosezi ya Kabgayi (Amafoto)» IGIHE 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Kinyaruandaz) «Musenyeri Balthazar Ntivuguruzwa azimikwa muri Kamena 2023» Kigali Today 2023-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Frantsesez) Ntivuguruzwa, Balthazar. «Magistère et vie morale des fidèles : une relecture du catéchisme de l'église catholique en ses numéros 2032-2040» Dial.be (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Frantsesez) «Monseigneur Balthazar Ntivuguruzwa, Evêque de Kabgayi» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Bahizi, Heritier. «Father Ntivuguruzwa appointed new Bishop of Kabgayi Diocese» The New Times 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Kinyaruandaz) Ibyavuzweho, Reba. «"Gusenga Mu Kuri": Intego y'Umwepiskopi Mushya Wa Kabgayi» Ijwi ry'Amerika 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Balthazar Ntivuguruzwa» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).