Edukira joan

Thaddée Ntihinyurwa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thaddée Ntihinyurwa
2. Artzapezpiku katolikoa

1996ko martxoaren 9a - 2018ko azaroaren 19a
Vincent Nsengiyumva (en) Itzuli - Antoine Kambanda (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Kigali (en) Itzuli
1. elizbarrutiko apezpiku

1981eko azaroaren 5a - 1996ko martxoaren 8a - Jean Damascène Bimenyimana (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cyangugu (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKibeho (en) Itzuli1942ko irailaren 25a (81 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Thaddée Ntihinyurwa (Kibeho, 1942ko irailaren 25a) ruandar elizgizon katolikoa da. 1981etik 1996ra Cyanguguko apezpikua izan zen, eta 1996tik 2018ra Kigaliko artzapezpikua.

Thaddée Ntihinyurwa Kibehon jaio zen 1942an, eta 1971ko uztailaren 11n apaiztu zen[1]. 1981eko azaroaren 5ean Joan Paulo II.a aita santuak Cyanguguko apezpiku izendatu zuen, eta 1982ko urtarrilaren 24an apezpiku ordenatu zuten[1]. Ut Unum Sint leloa hautatu zuen[2].

Vincent Nsengiyumva artzapezpikua Ruandako genozidioan hil baitzen[3], Ntihinyurwa Kigaliko artzapezpiku bilakatu zen 1996ko martxoaren 9an[1]. 1999tik 2003ra, Ruandako apezpiku-konferentziako buru izan zen[4].

2015eko urriaren 2an, familiari buruzko bigarren kontzilioa hasi baino bi egun lehenago, ofizialki ireki zuen genozidioan eraildako Cyprien eta Daphrose Rugamba kanonizatzeko kausa[5].

2018ko azaroaren 19an Frantzisko aita santuak haren erretiroa onartu zuen[1].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) «Archbishop Thaddée Ntihinyurwa» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. (Ingelesez) «Catholic Church in Rwanda» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  3. (Frantsesez) Deroubaix, Christophe. «L'épiscopat catholique décimé» L'Humanité 1994-06-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-11-01) (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  4. (Ingelesez) «Conférence Episcopale du Rwanda (C.Ep.R.)» GCatholic jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-08-11) (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  5. (Frantsesez) Lesegretain, Claire. «L’Église se penche sur la sainteté d’un couple rwandais» La Croix 2015-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]