Baltoro Muztagh
Itxura
| Baltoro Muztagh | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | K2 |
| Garaiera | 8.611 m |
| Mota | mendikatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 35°53′N 76°31′E / 35.88°N 76.52°E |
| Mendikatea | Karakorum |
| Estatu burujabe | |
| Pakistanen banaketa administratiboa | Gilgit-Baltistan |
Baltoro Muztagh (txinera tradizionalez: 巴爾托洛慕士塔格山; txinera sinplifikatuz: 巴尔托洛慕士塔格山; pinyinez: Bā'ěrtuōluò Mùshìtǎgé Shān) Karakorum mendikateko azpimendikate bat da. Pakistango iparraldeko Gilgit-Baltistan eskualdea eta Txinako ipar-mendebaldeko Xinjiang lurraldearen artean banatua dago. Bere gailurrek Pakistan-Txina muga osatzen dute.
Mendikate honetan gailurrarik garaiena K2 da (8.611 metro), munduko bigarren mendirik garaiena, eta Hamalau Zortzimilakoetatik beste hiru mendi ere bertan daude: Gasherbrum I, Broad Peak eta Gasherbrum II.
Mendikate honetako ipar eta ekialdean Baltoro glaziarra dago.
Baltoro Muztagh mendikateko hainbat gailur
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gailur baxuagoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen euren edertasun edota igoera zailtasunarengatik nabarmenak diren mendikate honetako bost gailur apalagoak:
- Trango dorre handia, 6,286 m
- Trango dorrea edo Izenik Gabeko dorrea, 6,239 m
- Uli Biaho dorrea, 6,109 m
