Bananas (filma)
Bananas (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Bananas |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lan literario batean oinarritutako filma eta screwball comedy film (en) |
Iraupena | 82 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta Peru |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen Mickey Rose (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles H. Joffe (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marvin Hamlisch |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Hego Amerika |
Bananas (euskaraz: Bananak) 1971ko umorezko filma da, Woody Allen estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. New Yorken, Liman eta Puerto Ricon filmatu zen. Satira politikoa da, Kubako Iraultza edota Latinoamerikan gertatutako iraultza bat oinarritzat hartzen duena. Filma egoera xelebrez eta barregarriez beteta dago.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fielding Mellish (Woody Allen) Manhattanen bizi den estatubatuar asmakuntza-frogalari xelebre bat da. Behin batez, pentsamolde liberaleko ekintzaile politikoa den bere neskalaguna Nancy (Louise Lasser) txunditzeko asmoz, San Marcos deritzon fikziozko Latinoamerikako herrialde batera joaten da, bertan gerra zibila nagusi baita. Herrialde horretako diktadorea (Carlos Montalbán) kendu ostean Fielding presidente berria bilakatuko da, Fidel Castroren antzeko iraultzaile estiloko bizarraz herrialdean aginduko duena. Ondoren, AEBtara diru-sarreren bila joango da eta bere neskalagun Nancyrekin topo egingo du. Fielding iraultzailez mozorrotua dagoenez, Nancy ez da ohartuko bera denik eta bere karismaz txunditua sentituko da. Ezkondu eta ezkontz-gaua Manhattango hotel batean igaroko dute. Howard Cosell berriemaleak ezkondu berria den bikotearen lehenbiziko ohe esperientziari buruzko elkarrizketa egingo die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Woody Allen: Fielding Mellish
- Louise Lasser: Nancy
- Carlos Montalbán: Emilio M. Vargas jenerala
- Natividad Abascal: Yolanda
- Jacobo Morales: Esposito
- Miguel Ángel Suárez: Luis
- David Ortiz: Sanchez
- René Enríquez: Diaz
- Jack Axelrod: Arroyo
- Howard Cosell: Bere burua antzeztuz
- Roger Grimsby: Bere burua antzeztuz
- Don Dunphy: Bere burua antzeztuz
- Charlotte Rae: Mellish andrea
- Stanley Ackerman: Al Mellish medikua
- Dan Frazer Apaiza
- Sylvester Stallone Metroko kankailua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bananas filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1971ko filmak
- Woody Allenek zuzendutako filmak
- Woody Allenek idatzitako filmak
- Woody Allenek antzeztutako filmak
- Louise Lasserrek antzeztutako filmak
- Dan Frazerrek antzeztutako filmak
- Allen Garfieldek antzeztutako filmak
- Charlotte Raek antzeztutako filmak
- René Enríquezek antzeztutako filmak
- Jára Kohoutek antzeztutako filmak
- Mary Jo Catlettek antzeztutako filmak
- Eddie Barthek antzeztutako filmak
- Naty Abascalek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Erdialdeko Amerikan girotutako filmak
- Fikziozko herrialdeetan girotutako filmak