Love and Death

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Love and Death
Filma
Jatorrizko izena Love and Death
Urtea 1975
Generoa parodiazko filma
Herrialdea Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 81 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Woody Allen
Gidoigilea(k) Woody Allen
Antzezlea(k)
Diane Keaton
Woody Allen
Jessica Harper
Harold Gould
James Tolkan
Féodor Atkine
Olga Georges-Picot
Tutte Lemkow
Howard Vernon
Denise Péron
Alan Rossett
Alan Tilvern
Albert Augier
Chris Sanders
Edmond Ardisson
Georges Adet
Gérard Buhr
Hélène Vallier
Henri Coutet
Henri Czarniak
Jacques Maury
Luc Florian
Luce Fabiole
Roger Lumont
Tony Jay
Yves Barsacq
Yves Brainville
Jacques Maury
Anne Lonnberg
Rebecca Potok
Lloyd Battista
Andrée Tainsy































Ekoizpena
Ekoizlea Charles H. Joffe
Konpainia ekoizlea United Artists
Edizioa George Hively
Bestelako lanak
Musikagilea Sergei Prokofiev
Argazki-zuzendaria Ghislain Cloquet
Kanpo loturak

Love and Death (euskaraz: Maitasuna eta Heriotza) 1975ko filma da, Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutakoa. Woody Allen bera eta Diane Keaton izan ziren aktore nagusiak.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendearen hasiera, Napoleondar Gerrak, Errusia. Boris Grushenko (Allen) errusiar hiritar koldar, bakezale eta zekena da. Bere familiaz oso iritzi txarra du, bere anaiek ez dutela ulertzen sentitzen du, eta soilik bere lehengusina Sonjarekin (Keaton) solastuz lortzen du babes filosofikoa; gainera, Sonjaz maitemindua dago sekretuan.

Frantziak Austria inbaditu ondoren, gudarosteak dei egingo dio tsarren Errusia frantziarrengandik defendatzera joateko. Gerran, bere nagikeri eta koldakeriari esker, Napoleon Bonaparte bera buru duen frantziar gudarostearen erasoalditik salbatzea lortuko du.

Nahiz eta bere bakezaletasunak une hartan bertan heriotzera eramango duela iruditu, zoriaren patuak frantziar ofizialak dauden kanpadenda gainera eror dadin ahalbideratuko du. Gerra heroi bilakaturik, Boris jaioterrira itzuli eta San Petersburgoko goi mailako jendearekin batera ibiliko da, baina Sonjarekin ezkontzea amestuko du (bitartean lehengusinaren ordura arteko ezkontza sekulako porrota da).

Duelu xelebre batean ozta-ozta bizirik ateratzea lortu ondoren, azkenean Sonja (jada alargundua) Borisekin ezkonduko da. Bonaparte eta frantziar gudarostea Mosku ingurura iristean, Grushenkok gehiago ez borrokatzea erabakiko du, baina bere Sonja maiteak frantziar enperadorea hil nahi du, gerra behin-betiko amaitu dadin; hortaz, bikoteak misio ausart eta arriskutsu bati ekingo dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]