Woody Allen
Woody Allenen benetako izena Allen Stewart Königsberg da, New Yorken, Brooklynen jaio zen 1935eko abenduaren 1ean. Bere familia judua zen eta horrek ere markatu du bere bizitza.
Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktore onenetariko bat da, eta umoregile aparta ere bai; hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen.
Mia Farrow, bere emaztea izan zenari kasu eginez gero, hipokondriako hutsa dela esan dezakegu eta bere gorputz atal bakoitzaz arduratzen den sendagile bat omen du. Bere lanean ere maniaz betetako gizona da;: filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere film batean inoiz ez da agertzen "swing"aren urrezko garaiaren osteko abestirik. ... Izan ere, hau da bere zaletasunik handiena: astelehenero klarinetea jotzea bere bandarekin New York-eko hotel batean, eta gaur egun, zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar.
Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan.
Woody Allen New York hirian bizi da betidanik eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea.
Sasoi batean guztion ahotan ibili zen bere bizitza pribatua zela eta; izan ere, bere adopziozko alabarekin harremanak zeuzkan eta honek dibortzioa eta bestelako arazoak ekarri zizkion.
Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- What's New, Pussycat?.
- What's Up, Tiger Lily?.
- Casino Royale.
- Take the Money and Run.
- Bananas.
- Play it again, Sam.
- Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask).
- Sleeper.
- Love and Death.
- The Front.
- Annie Hall.
- Interiors.
- Manhattan.
- Stardust Memories.
- A Midsummer Night's Sex Comedy
- Zelig
- Broadway Danny Rose
- The Purple Rose of Cairo.
- Hannah and Her Sisters.
- Radio Days.
- September.
- Another Woman.
- New York Stories.
- Crimes and Misdemeanors.
- Alice.
- Shadows and Fog.
- Husbands and Wives.
- Manhattan Murder Mystery.
- Bullets Over Broadway.
- Don't Drink the Water.
- Mighty Aphrodite.
- Everyone Says I Love You.
- Deconstructing Harry.
- Celebrity.
- Sweet and Lowdown.
- Small Time Crooks.
- The Curse of the Jade Scorpion.
- Hollywood Ending.
- Anything Else.
- Melinda and Melinda.
- Match Point.
- Scoop.
- Cassandra's Dream
- Vicky Cristina Barcelona.
- Whatever Works
- You will meet a tall dark stranger.
- Midnight in Paris
- Magic in the Moonlight. (2014).
- Irrational Man (2015).
- Café Society
- Wonder Wheel
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Woody Allen Bibliography (via UC Berkeley)
- Getting Even (1971), ISBN 0-394-47348-5
- Without Feathers (1975), ISBN 0-394-49743-0
- Side Effects (1980), ISBN 0-394-51104-2
- Woody Allen on Woody Allen: In Conversation With Stig Bjorkman (1995), ISBN 0-8021-1556-X
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Woody Allen ![]() |
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Woody Allen |
- Senses of Cinema: Great Directors Critical Database
- The Whore of Mensa - A Short Story by Woody Allen
- Woody Allen Movies
- Woody Allen at celebritywonder.com
- Filmography & analysis of Allen's Women in Film
- La De Da: Annie Hall as Divine Tragicomedy
- Ron Schuler's Parlour Tricks: Woody Allen
|
|
- 1935eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Woody Allen
- Ameriketako Estatu Batuetako umoristak
- Estatubatuar juduak
- Newyorkarrak
- Umorezko idazleak
- Donostia Sariaren irabazleak (Zinemaldia)
- Agnostikoak
- Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Oscar saria irabazi duten zinema zuzendariak