Manhattan Murder Mystery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manhattan Murder Mystery
Jatorria
Argitaratze-data 1993
Jatorrizko izenburua Manhattan Murder Mystery
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa eta Misteriozko zinema
Iraupena 103 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Woody Allen
Gidoigilea(k) Woody Allen
Marshall Brickman

Antzezlea(k)
Diane Keaton
Anjelica Huston
Alan Alda
Woody Allen
Jerry Adler
Lynn Cohen
Ron Rifkin
Joy Behar
Zach Braff
Aida Turturro
Wendell Pierce




[[Kategoria:Jerry Adlerrek Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
Ekoizlea Robert Greenhut
Columbia Pictures

Konpainia ekoizlea TriStar Pictures Itzuli
[[Kategoria:TriStar Picturesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Susan E. Morse Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Santo Loquasto
Musikagilea Cole Porter
Bestelako lanak
Musikagilea Cole Porter
Argazki-zuzendaria Carlo Di Palma
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo loturak

Manhattan Murder Mystery (euskaraz: “Hilketa misteriotsua Manhattanen”) 1993ko estatubatuar filma da, komedia beltza generokoa, Woody Allen zinemagileak zuzendu zuena. Woody Allen eta Marshall Brickmanek idatzi zuten gidoia, eta Allen bera, Diane Keaton, Anjelica Huston eta Alan Alda izan ziren aktore nagusiak.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Carol Lipton (Diane Keaton) egunerokotasunaz aspertua dagoen Manhattango etxekoandrea da. Behinola, itxura guztien arabera bihotzeko baten ondorioz hil den bere bizilagun Paul House (Jerry Adler) adineko gizona, haren emazteak erail duela susmatzen hasiko da. Larryk (Woody Allen), Carolen senarrak, emaztea paranoikotzat joko du, eta susmo hori haren burutik kentzen saiatuko da, baina alferrik izanen da. Carol betidanik gogokoa izan duen Ted (Alan Alda) adiskidea eta biak zelatan ibiliko zaizkio. Horiek horrela, Larry jeloskortuko da eta, gogo txarrez bada ere, bizilagunaren ikerketari gehituko zaie, emakume idazle erakargarri batekin (Anjelica Huston) batera; horrela, laukotea bizilagun susmagarriari zelatatzen hasiko da.[1]

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren amaiera aldera, eszena bat jolas-parke bateko ispilu-labirinto batean jazotzen da. Eszena horretan, tiroketa bat gertatu, eta pertsonaiak islatzen dituzten ispilu ugariren apurketa ikusten da. Berez, 1947ko The Lady from Shanghai filmaren eszena ospetsu batean oinarritua dago; era horretan, The Lady from Shanghai zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztu zuen Orson Wellesi omenaldia egiten zaio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Manhattan Murder Mystery sansebastianfestival.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-7 .