Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask)
Jatorria
Argitaratze-data1972
Jatorrizko izenburuaEverything You Always Wanted to Know About Sex*
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaparodiazko filma eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena85 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaEverything You Always Wanted to Know About Sex (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Woody Allen
Gidoigilea(k)Woody Allen
Antzezlea(k)
Woody Allen
John Carradine
Lou Jacobi
Louise Lasser
Gene Wilder
Tony Randall
Burt Reynolds
Anthony Quayle
Lynn Redgrave
Jack Barry (en) Itzuli
Jay Robinson
Stanley Adams
Titos Vandis (en) Itzuli
Heather MacRae
Pamela Mason
Geoffrey Holder
Norman Alden (en) Itzuli
Elaine Giftos
Jacques Ferrière
Sidney Miller
Baruch Lumet
William Beckley









[[Kategoria:Jack Barry (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Titos Vandis (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Norman Alden (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




Ekoizpena
EkoizleaCharles H. Joffe (en) Itzuli
[[Kategoria:Charles H. Joffe (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUnited Artists
Ekoizpen-diseinatzaileaMarvin March (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMundell Lowe (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaDavid M. Walsh

IMDB: tt0068555 Filmaffinity: 150564 Allocine: 26038 Rottentomatoes: m/everything_you_always_wanted_to_know_about_sex_but_were_afraid_to_ask Mojo: everythingyoualwayswantedtoknowaboutsex Allmovie: v62323 TCM: 74288 Metacritic: movie/everything-you-always-wanted-to-know-about-sex-but-were-afraid-to-ask TV.com: movies/everything-you-always-wanted-to-know-about-sex-but-were-afraid-to-ask Edit the value on Wikidata

Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask) (euskaraz Sexuari Buruz Beti Jakin Nahi Izan Zenuen Guztia* (*Baina Galdetzeko Beldur Zinen)) 1972ko komedia-filma da, Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta protagonizatu zuena. David Reuben idazlearen Everything You Always Wanted to Know About Sex (But Were Afraid to Ask) eleberrian oinarritua dago. Woody Allenez gain, Louise Lasser, John Carradine, Tony Randall, Burt Reynolds, Gene Wilder, Jack Barry, Erin Fleming, Lynn Redgrave, Regis Philbin eta Heather MacRae aktoreek antzeztu zuten.

Filma sexuarekin zerikusia duten hainbat atal edo istorio ezberdinez osatua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Afrodisiakoek erregearen bufoiari (Woody Allen) erreginaren (Lynn Redgrave) bihotzaren atea irekitzeko giltza topatzen lagunduko diote, nahiz eta handik gutxira, hareen kastitate gerrikoaren giltza askoz ere beharrezkoagoa zuela jabetu. Mediku zintzo bat (Gene Wilder) ardi batetaz txoro-txoro maiteminduta gelditzean naturaren aurkako ekintzek "artile" zaporea dutela ohartuko da. Nola jakin dezake gizon gazte ezkondu batek bere emaztea orgasmora iris daitekeen ala ez? Laisterrera, heuren seme-alaben arteko ezkontzaz elkarlotuko diren bi familiek duten arazo txikia, senargariaren aita emaztegaiaren amaren arropaz jazten denean ... Jack Barrek "Zein da nire perbertsioa?" izeneko telebista lehiaketan 20 galderen bidez fetitxismoa ezagutzen lagunduko dizu. "Sexu miraria" den gizon batek eta Globe egunkariko kazetaria den emakume batek sexuan aditua den jakintsu batengana aholku bila joango dira. Garuna eta gainontzeko giza gorputza jaurtiketa espazial zentru batean hutsean gelditzen den maitasun topaketa batean daudela, esnez eta silikonaz beteriko errape puztu batek ihes egin du.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Afrodisiakoek balio al dute?
  2. Zer da sodomia?
  3. Zergatik emakume batzuk orgasmora iristeko zailtasuna dute?
  4. Trabestiak homosexualak al dira?
  5. Zer da perbertsio sexuala?
  6. Sexuarekiko esperimentuek emaitza gozagarriak ematen al dituzte?
  7. Zer gertatzen da isurtzean?

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]