Bandai-Asahi Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 37° 49′ N, 139° 44′ E / 37.817°N,139.733°E / 37.817; 139.733

Bandai-Asahi Parke Nazionala
Mt. Higashi-azuma.JPG
Higashi-Azuma mendia.
Kokalekua Honshu iparraldea
 Japonia
Azalera 1.870,41
Sorrera 1950

Bandai-Asahi Parke Nazionala (磐梯朝日国立公園 Bandai-Asahi Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen iparraldean dagoen Parke Nazional ezaguna da. Herrialde osoko hirugarren handiena da hedaduraz eta Fukushima, Niigata eta Yamagata prefeturak hartzen ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eremu hartzen ditu:

Dewasanzan-Asahi eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen iparraldean dagoen eskualde menditsua da.

  • Dewasanzan: Dewako hiru mendiak (出羽三山 Dewasanzan) daude bertan. Shugendō erlijioarentzako eremu sakratua denez tenplu eta santutegi ugari daude bertan, batzuk mendien tontorretan. Gassan mendia da garaiena, 1984 metrotako sumendia.
  • Asahi mendilerroa: Ōasahi Dake (1.870m) da mendirik garaiena. Mendilerroak Japoniako eremu elurtsuena izatearen fama dauka. Sagae ibaia jaiotzen da bertan, ur garbiena daukanetako bat da, eta Mogami ibaiaren adarra da. Malda handiak dauzkanez hainbat urtegi erraldoi egin dira.

Iide eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen hego-mendebaldea hartzen du eta hau ere menditsua da. Hainbat mendik gainditzen dute 2.000 metroko langa; Dainichi (2.128m), Iide (2.105m), Eboshi (2.017m), Kitamata (2.025m) eta Onishi (2.013m).

Bandaiazuma-Inawashiro eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen hego-ekialdea hartzen du. Bandai mendia (1.819m) da aipagarriena eta bere oinean Inawashiro aintzira dago.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bandai-Asahi Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan
Japoniako Parke Nazionalak Fujisan from Motohakone.jpg
AkanAshizuri-UwakaiAso Kujū • Bandai-Asahi • Chichibu Tama KaiChūbu-SangakuDaisen-OkiDaisetsuzanFuji-Hakone-IzuHakusanIriomote-IshigakiIse-ShimaJōshin'etsu KōgenKerama ShotōKirishima-YakuKushiro-ShitsugenMinami AlpeakNikkōOgasawaraOzeRishiri-Rebun-SarobetsuSaikaiSanin KaiganSanriku FukkōSetonaikaiShikotsu-TōyaTowada-HachimantaiUnzen-AmakusaYoshino-Kumano