Fukushima (prefektura)
Fukushima prefektura (japonieraz: 福島県 Fukushima-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Tohoku eskualdearen hegoaldean dagoena. Hiriburua Fukushima hiria da baina hiri handiagoak dira Iwaki eta Kōriyama.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Meiji berrezarkuntza arte, Fukushima prefekturaren eremua Mutsu probintzia izan zen.
V. mendean kontrol-postuak ezarri ziren Shirawakan eta Nakoson "Japonia zibilizatua" hegoaldeko "barbaroen" erasoetatik babestearren.
2011ko lurrikara, tsunamia eta istripu nuklearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011ko martxoaren 11n 9,0 magnitudeko lurrikara bat gertatu zen Miyagi prefekturako kostatik gertu. Lurrikararen ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen: prefekturako ekialdeko kosta jo zuen, eta 1.929 pertsona hil zituen prefekturan, ondasun asko erabat suntsitzeaz gainera.
Lurrikararen eta tsunamiaren ondoren, Fukushima I zentral nuklearraren sei erreaktoreetako biren kanpo-ontziak lehertu egin ziren nukleoaren fusioa gertatzearen ondorioz, eta sute larriak gertatu ziren beste hiru erreaktoretan. Ondorioz, erradiazio-maila zentralean eta inguruetan oso altua izan zen, eta biztanle asko ebakuatu behar izan zituzten. 7 mailako istriputzat jo zuten teknikariek, hau da, Txernobylgo istripuaren maila berekotzat.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fukushima Tōhoku eskualdeko prefekturarik hegoaldekoena da, etaTokiotik gertuen dagoena. Mendikateek bereizitako hiru eskualdetan banatuta dago lurraldea: Aizu, Nakadōri eta Hamadōri (mendebaldetik ekialdera).
Hamadōri eskualdea Ozeano Bareko kostaldean dago, eta aski laua eta epela da. Nakadōri eskualdea nekazaritza-ingurua da. Aizu eskualdea menditsua da; aintzirak eta basoak ditu, eta neguan elurra egiten du. Hiru parke nazional daude bere lurretan: Bandai-Asahi, Nikkō eta Oze.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kostaldeko jarduera tradizionalak arrantza eta itsaski-haztegiak dira.
2011ko istripua gertatu zen arte, jatorri nuklearreko energia elektriko asko ekoizten zen prefekturan, 10 erreaktore nuklear lanean ari baitziren (Fukushima I eta Fukushima II zentral nuklearrak).
Hiriburua eta inguruak software eta elektronika arloetako industriagune garrantzitsua dira.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiri handienak:
- Iwaki (349.947 biztanle)
- Kōriyama (339.395 bizt.)
- Fukushima (hiriburua, 289.355 bizt.)
- Aizuwakamatsu (129.388 bizt.)
- Sukagawa (80.336 bizt.)
Hiri guztiak:
|
Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ōuchi-juku herri tradizionala.
Arakawa ibaia Fukushima hiria zeharkatzen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fukushima prefekturako webgune ofiziala (ingelesez)
|