Chichibu Tama Kai Parke Nazionala
| Chichibu Tama Kai Parke Nazionala | |
|---|---|
| V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Mount Kitaokusenjō (en) |
| Mota | national park (en) |
| Azalera | 1.262,59 km² |
| Eponimoa | Chichibu region (en) Western Tokyo (en) Kai probintzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 35°54′N 138°43′E / 35.9°N 138.72°E |
| Mendikatea | Okuchichibu Mountains (en) |
| Estatu burujabe | |
| Japoniako prefekturak | |
Chichibu Tama Kai Parke Nazionala (japonieraz: 秩父多摩甲斐国立公園, Hepburn: Chichibu Tama Kai Kokuritsu Kōen) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1950ean ezarri zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke Nazionala 1936an ezarri zen eta Japoniako lau Parke Nazional garrantzitusenen artean dago. 1950an Izu uharteak barneratu ziren Parkean. Tokiotik hain gertu egonik oso bisitatua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso eremu zabala hartzen du, 1.216 km², eta lau prefeturatan zabaltzen da, Saitama, Yamanashi, Tokio eta Nagano.
Okuchichibu mendikatea (japonieraz: 奥秩父山塊, Hepburn: Okuchichibu Sankai) dagoen eremua hartzen du Parke Nazionalak. Mendikateko zortzi mendik 2.000 metro baino gehiagoko altuera daukate.Kobushi mendia (japonieraz: 甲武信岳) esate baterako 2.475 metrotaraino altxatzen da. Hala ere mendi famatuenak Mitsumine (japonieraz: 三峰山) (tontorrean 2.000 urte dituen santutegia dauka), Mitake (japonieraz: 御岳山) (929m) eta Mito (1528m) dira, azken hau Japoniako 100 mendi onenen zerrendan sartu zuten 1997an.
Yamanashi eta Saitama prefeturetan ibilbide ugari daude. Toki aipagarriak dira Daibosatsu pasabidea, 1897m-taraino igotzen dena, eta Nishizawa arroila.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Okuchichibu mendiak.
- Mitake mendiko santutegia.
- Basoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren webgunea
