Edukira joan

Bangalore

Koordenatuak: 12°58′45″N 77°35′29″E / 12.9791198°N 77.5912997°E / 12.9791198; 77.5912997
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bengaluru (ಬೆಂಗಳೂರು)
Bangalore
ಬೆಂಗಳೂರು
enpresa-klusterra
Administrazioa
Herrialdea India
EskualdeaBayaluseeme
EstatuaKarnataka
Izen ofizialaBengalūru (ಬೆಂಗಳೂರು)
Jatorrizko izenaಬೆಂಗಳೂರು
Posta kodea560000–560107
Geografia
Koordenatuak12°58′45″N 77°35′29″E / 12.9791198°N 77.5912997°E / 12.9791198; 77.5912997
Map
Azalera741 km²
Altuera920
MugakideakDharmavaram (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria12.327.000 (2020)
1.077.000 (2019)
Dentsitatea7.166 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1537
Telefono aurrizkia80
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakCasablanca, Cleveland, Minsk, San Frantzisko, Kharkiv, Chengdu eta Eindhoven
MatrikulaKA
Hizkuntza ofizialakannada
bbmp.gov.in

Bangalore[1], ofizialki Bengaluru[1] (kannaderaz ಬೆಂಗಳೂರು), Indiako Karnataka estatuaren hiriburua. Dekkango ordokian dago, estatuaren hego-ekialdean.

Bengaluru izenaren lehen erreferentzia IX. mendeko Mendebaldeko Gangas dinastiaren arrokan egindako inskripzio batean aurkitu zen. Begur-en aurkitu zuten arroka, 890. urtean eta Bengalurun izan zen bataila bati buruz ari da. Ganga erreinuan 1004 arte egon zela dio, eta Bengaval-uru deitzen zitzaiola; «guardien hiri» esan nahi duena Halegannadan.

1534an eraiki zuten, eta egurrezko hesiz inguratua omen zegoen antzina. 1761ean eraiki zuten berriro, harriz orduan. 1906an, Bangalore elektrizitate-zerbitzua zuen Indiako lehen hiria izan zen, Shivanasamudrako instalazio hidroelektriko batek sortua. 1911n, ekonomia asko garatu zen, eta biztanle-kopurua ere asko ugaritu zen.

2011ko datuen arabera, 8.425.970 biztanle ditu, hau da, jende gehien biltzen duen Indiako hirugarren hiria da, New Delhi eta Mumbairen atzetik.

Fama, Bangaloren egiten diren zeta-oihalek eman diote, baina garrantzi handiko industriagune ere bilakatu da. Tresneria, hegazkinak, botikak, portzelana, zapatak eta beste hainbat gai egin eta zabaltzen da Indiako hiri handi honetatik. Badu laborantza-zientzietako unibertsitate bat ere.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]