Barano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barano
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
Familia Varanidae
Merrem, 1820

Baranoa Varanidae familiako eta Varanus generoko narrastien izen arrunta da. Hegoaldeko Asian bizi dira eta obiparoak, handiak, azkarrak eta oso jatunak dira. Haien azala oso preziatua da[1].

Talde honetako monitor krokodiloa (varanus salvadorii) bere espezieko bigarren handiena da, komodoko herensugearen atzetik. Azken honek 2,8 metroko luzera du.

Begi bakoitzetik marra beltz bat ateratzen zaie, kolore horiz inguratua dagoena. Oso lepo luzea daukate, baita muturra ere, eta sudur-zuloak alde batera dauzkate uretan igeri egin ahal izateko. Burua estaltzen dieten ezkatak tamainaz oso handiak dira, baina gorputz aldekoak txikiagoak dira eta bateratuta daude.

Marroi edo beltz kolorekoak izan daitezke, hainbat puntu horiz osatuak, non ilarak sortzen diren. Adinean aurrera egin ahala ilara hauek kolorea galtzen dute.

Buztan indartsua eta oso latza dute eta buztan honen goiko partean gandor moduko zati nabari bat dute. Hau uretan igeri egiteko erabiltzen dute, baita etsaiak beldurtzeko ere. Egoera larrian sentitzen direnean uretara sartzen dira, bertan babestuta sentitzen direlako. Urpean 30 minutu baino gehiago egon daitezke azalera irten gabe.

Monitor muskerra kasu gehienetan edozein motako animaliak harrapatuz elika daiteke. Hauek, erreka bazterretan haien lur azpiko gordelekuak egin ditzakete eta zabaleran 9 metro izan ditzakete eta luzeran 2 metrorainokoak izatera hel daitezke. Gordelekuak lur azpian egiten dituztenez 26 graduko tenperatura mantentzen dute.

Kumeak zuhaitzen ondoan jaiotzen dira, emeek arrautzak enborren ondoan uzten dituztelako.

Narrasti mota hau Indian, Sri Lankan, Filipinetan, Indotxinan eta Indonesian aurki dezakegu. Haien haragia jateko eta larrua objektuak egiteko erabiltzen da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen familiak genero gehiago bazituen ere, egun guztiak daude iraungiak Varanus izan ezik. Hona hemen generoko espezieen zerrenda:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Barano2. .
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Varanidae
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barano Aldatu lotura Wikidatan