Edukira joan

Barbara Frischmuth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Frischmuth

Bizitza
JaiotzaAltaussee1941eko uztailaren 5a
Herrialdea Austria
HeriotzaAltaussee2025eko martxoaren 30a (83 urte)
Familia
AitaAnton Frischmuth
AmaMaria Frischmuth
Hezkuntza
HeziketaGrazko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, poeta, idazlea, itzultzailea, prosalaria eta antzerkigilea
Lantokia(k)Graz eta Viena
Jasotako sariak
barbarafrischmuth.at
IMDB: nm1105164 Edit the value on Wikidata

Barbara Frischmuth (Altaussee, 1941eko uztailaren 5aibidem, 2025eko martxoaren 30a) austriar idazlea izan zen.

Turkiera eta hungariera ikasi zituen; 1961ean Turkiara joan zen beka batekin eta handik bi urtera Hungariara. 1967. urtean Vienara aldatu zen, eta harrezkero literaturan eta itzulpengintzan dihardu. Literaturako hainbat sari eskuratu ditu eta bera da, zalantzarik gabe, Austriako idazle nagusietako bat, nagusia ez bada.[1]

Haur-literaturan nabarmendu da batez ere, eta hizkuntzarekin jolasteko, kontakizunak haurren ereduari jarraituz osatzeko eta idazteko trebetasun handia erakutsi du. Horrela, hizkuntza aldi berean konplexu baina garbia eta sentibera erabiltzen du bere obretan.

Frischmuthen liburuetako gai nagusiak emakumeak bizitzan aurkitzen dituen zailtasunak eta gizartean bere askatasuna lortzeko nahia eta egiten duen ahalegina dira. Osagai kritikoak eta errealistak, alde batetik, eta osagai fantastikoak eta utopikoak, bestetik, bateratu ohi ditu. Hauek dira bere obra batzuk: Die Mystifikationen der Sophie Silber (1976, Sophie Silberren mistifikazioak), Amy oder Die Metamorphose (1978, Ami edo metamorfosia) eta Kai und die Liebe zu den Modellen (1979, Kai eta modeloenganako maitasuna) eleberriez osaturiko trilogia; bere obra gehienetan bezala emakumeetatik eta haurretatik beste inorengandik baino gehiago ikas daitekeela adierazten duten Die Ferienfamilie (1981, Oporretako familia) eta Die Frau im Mond (1982, Emakumea ilargian); Mister Rosa oder Die Schwierigkeit, kein Zwerg zu sein (1989, Mister Rosa, edo nano ez izatearen eragozpena) monodrama, gaur egungo senar-emazteen ohiko jarduera eta zereginetan gertatzen ari diren aldaketak aztergai dituena, Hexenherz (1994), Die Schrift des Freundes, (1998), Der Sommer, in dem Anna verschwunden war (2004), besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Frischmuth, Barbara (1941-VVVV). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com (kontsulta data: 2020-07-04).