Barkalun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"A Handbook of Ornament"eko barkalun orrialdea. Franz S. Meyer, 1898

Barkalun edo Balustra[1] zur edo harrian moldeatutako forma bat da, eta, batzuetan, metalean, balkoi edo terrazen karelaren amaiera edo eskaileren barandak eusten dituena. Balustra multzoari, balustrada deritzo.

Adibiderik antzinakoenak, asiriar jauregietako behe-erliebeetan agertzen dira, non leihoen balustrada gisa erabiltzen ziren, eta, beraz, itxura batean, joniar ordenako kapitelak dirudite. Ez dirudi Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman erabili zirenik.

XV. mende amaierako adibideak, Venezia eta Veronako palazzoetako balkoietan dago. Quattrocentoko balustrada hauek, ez dute identifikaturiko aurrekaririk arkitektura gotikoan eta kolomadiak eratzen dituzte, miniaturazko arkuen alternatiba gisa. Rudolf Wittkowerren arabera, XX. mende hasierako historialaria, ezin zaio inori eman barkalunaren asmakizuna, baina Giuliano da Sangalloren aurrekaria nabarmentzen du, nork barra-barra erabili zuen Villa Mediciko terrazetan, Poggio a Caianon, 1480 inguruan, antzinako eraikinen berreraikuntzan erabili zituen, eta, motibo hau, Bramante eta Michelangelori utzi zien. Azken honekin, barkalunek ospea hartu zuten, jada XVI. mendean.

Wittkowerrek, bi mota ezberdintzen ditu: bata profil simetrikokoa, forma konkortu bat alderantzikatutako beste baten gainean duena, bi zatiak eraztun baten bidez bananduak, eta, beste bat, ontzi formakoa, lehen aldiz, Wittkowerren arabera, Michelangelok erabili zituenak.

Datazio historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkaluna, sarri, antzinako haltzari edo elementu arkitektonikoak datatzeko erabiltzen den tresna da. Adibidez, Karlos II.a Espainiakoaren garaiko altzarien barkalunen diseinu torneatua, XVII. mendeko bereizgarriak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barkalun Aldatu lotura Wikidatan
  1. Balustra Zehazki hiztegian agertzen da, Balaustre Euskaltermen