Verona
Verona[1] iparraldeko Italiako hiria da, Veronako probintziako hiriburua eta Venetoko hiri nagusietakoa. Lessini mendiaren oinetan dago, Adige ibaiaren ertzean, Veneziatik mendebaldera. 198,92 km²-ko eremua du eta 2015ean 259.012 biztanle zituen[2]. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000. urtean[3].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
K.a. 89. urtean Erromako kolonia bihurtu zen eta, denbora laburrean, garrantzi handiko hiri bilakatu zen Europarako bideak bertatik igarotzen zirelako. 489an ostrogodoen errege Teodoriko Handiak inbaditu zuen, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen Adige ibaiaren ertzean. 774an Karlomagnok konkistatu zuen, eta han bizi izan ziren haren seme eta errege Pepin eta Berengario Friulikoa.
XII. mendearen hasieratik herri burujabea izan zen, baina guelfoen eta gibelinoen arteko istiluak hasi ziren. 1260-1387. urteetan, della Scala sendiaren eskuetan egon zen Veronako aginpidea. 1387an Milan hiriaren mendean zegoen, eta 1405ean Veneziako Errepublikaren administraziopean. Napoleon Bonapartek Austriaren eskuetan utzi zuen (1797-1801). 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuaren barnean zegoen, eta Adigeko departamenduko hiriburua izan zen, ondoren, berriro Austriaren mende geratzeko. 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Veronak klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.8 | 22.1 | 27.2 | 31.8 | 36.6 | 36.4 | 38.2 | 39.0 | 33.2 | 29.2 | 23.6 | 18.8 | 39.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.1 | 8.9 | 13.4 | 17.2 | 22.7 | 26.3 | 29.2 | 28.8 | 24.4 | 18.0 | 11.0 | 6.7 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.5 | 4.5 | 8.4 | 12.0 | 17.2 | 20.8 | 23.6 | 23.3 | 19.0 | 13.3 | 7.1 | 3.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.2 | 0.1 | 3.4 | 6.8 | 11.7 | 15.4 | 18.0 | 17.8 | 13.7 | 8.7 | 3.2 | -0.4 | 8.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18.4 | -18.4 | -10.4 | -2.2 | 0.0 | 3.8 | 7.3 | 8.1 | 2.0 | -4.6 | -7.9 | -15.5 | -18.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50.9 | 43.3 | 48.7 | 70.4 | 74.2 | 87.2 | 62.6 | 81.7 | 76.2 | 91.0 | 64.8 | 52.5 | 803.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 6.8 | 5.1 | 6.0 | 8.9 | 8.6 | 8.6 | 5.5 | 5.8 | 6.0 | 7.4 | 7.1 | 6.2 | 82.0 |
Hezetasuna (%) | 85 | 78 | 73 | 75 | 73 | 73 | 73 | 74 | 76 | 81 | 84 | 84 | 77 |
Iturria: Servizio Meteorologico (humidity 1961–1990)[4][5][6] |
Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazaritza-produktuen merkataritza (frutak, barazkiak, laboreak, mahatsa) eta industria (ardogintza, kimika-industria, papergintza, ehungintza, azukre-findegiak, artisautza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da. Unibertsitatea eta aireportua ditu.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Verona hiria1![]() | |
![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 797 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Monumentuei dagokienez, oso hiri ikusgarria da, eta garai askotako obrak gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, I. mendeko Arena erromatar teatroa (gaur egun, operarako erabilia), mende bereko bi ate, K.a. I. mendeko Arco dei Gavi arkua (XX. mendean berritua), 1714ko Lapidario Maffeiano museoa (antzinateko Erroma eta Greziako gauzak gordetzen dituena), V. mendeko jatorria duen San Zeno basilika erromanikoa (XII-XIII. mendeetan berritua), XIII. mendearen bukaerako Sant'Anastasia eliza gotikoa (XV. mendean amaitua), XV. mendean berritutako katedral erromaniko-gotikoa, XI-XIII. mendeetako San Fermo Maggiore eliza, XV. mendean berritutako Santi Nazaro e Celso eliza eta mende bereko San Giorgio in Braida eliza.
Nabarmentzekoak dira, halaber, XIV. mendeko Castelvecchio jauregia (museoa gaur egun), Loggia del Consiglio jauregia (1493), XII. mendeko Palazzo della Ragione jauregia eta 1345. urteko Scaligero harrizko zubia, Bigarren Mundu Gerra amaituta berreraiki behar izan zutena. Aipatutako elizetan, Verona eta inguruko Erdi Aroko pintore ospetsuenen (Pisano, Montagna, Caliari) obrak daude ikusgai.
Veronar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Katulo (K.a. 84 - c. K.a. 53) erromatar olerkaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori) Comune:Verona. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-20).
- ↑ City of Verona. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-01-20).
- ↑ Verona/Villafranca (VR). Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it.
- ↑ STAZIONE 090-VERONA VILLAFRANCA: medie mensili periodo 61 - 90. Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it.
- ↑ Verona Villafranca: Record mensili dal 1946. Servizio Meteorologico dell’Aeronautica Militare, climaintoscana.altervista.org.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Italieraz) Veronako Udalaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
![]() |
Gizateriaren Ondarea Italian | ![]() |
---|---|---|
Eoliar uharteak • Alberobello • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amalfiko kostaldea • Aquileia • Asis • Burdinbide erretikoa Albula eta Bernina paisaietan1 • Piazza del Duomo (Pisa) • Casertako jauregia, Vanvitelliren akueduktua eta San Leucioko multzoa • Castel del Monte • Cerveteri eta Tarquinia • Cilento eta Vallo di Diano parke nazionala, Paestum eta Velia eta Padulako kartusia • Crespi d'Adda • Dolomitak • Erroma2 • Ferrara • Florentzia • Genova • Hadrianoren villa • Mantua eta Sabbioneta • Medicitarren villak • Modenako katedrala, Torre Civica eta Piazza Grande • Napoli • Paduako Lorategi Botanikoa • Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato • Pienza • Ponpeia, Herkulano eta Torre Annunziata • Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto) • Ravenna • Savoiako errege etxearen egoitzak • Piemonte eta Lombardiako Sacri Monti • San Gimignano • Santa Maria delle Grazie • Sassi di Matera • Siena • Sirakusa eta Pantalicako nekropolia • Su Nuraxi • Urbino • Val d'Orcia • Val di Noto (Caltagirone, Militello in Val di Catania, Catania, Modica, Noto, Palazzolo Acreide, Ragusa, Scicli) • Val Camonicako labar-artea • Valle dei Templi • Venezia • Verona • Vicenza eta Venetoko Palladioren villak • Villa d'Este • Villa del Casale |