Barkillero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo barkillero tipikoa.
Barkilleroaren potoa eta erruleta, Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoan.

Barkilleroa barkilloak egiten dituen gozogilea da, edo haiek saltzen dituen pertsona, eta baita saltzaileak tradizionalki barkilloak eramateko garraiatu izan duen ontzia, poto gorri apaindu bat ohikoan. Barkilleroak oso ezagunak izan ziren XIX. mendean eta XX.aren hasieran.

Espainiarekin eta bereziki Madril hiriko ohiturekin lotu izan da barkilleroaren tradizioa[1], baina Euskal Herrian ipar zein hegoaldean ezagutu izan dira barkilleroak. Vladimir Nabokovek First Love ipuinean (Biarrizko bere haurtzaroko oroitzapenetan oinarritua) deskribatzen du barkilleroaren lana eta erruleta jolasa, 20. mendearen hasierako pasartea[2].

Erruleta jolasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkilloak gordetzeko potoak, barkilleroak kale salmentarako erabiltzen zuenak, erruleta bat izaten zuen tapan, larruzko xingola batekin. Salmenta tradizional honetan, beraz, barkilloak ez zuen prezio finkorik, eta zoriaren arabera erabakitzen zen zenbat hartu jokalariak. Zenbakiak izaten ziren biribilean erruletan, eta normalean, hark adierazten zuen zenbat barkillo eramango zituen erosle edo jokalariak[3]. Izaten omen ziren, gainera, posizio batzuk non batere barkillorik gabe gelditzea zenuen[4][2].

Barkilleroaren potoa pastelak zozketatzeko erabiltzen omen zuen Tolosako barkilleroak[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Sabes cuál es la historia de los barquilleros de Madrid?» 65 y más - El diario de las personas mayores Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  2. a b Xerezaderen Artxiboa. «LEHENENGO MAITASUNA, Vladimir Nabokov» blogak.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  3. «Barkilloa erosteko jolasa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  4. (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2014-08-06). «Barquilleros castizos» Telemadrid Noiz kontsultatua: 2020-06-27.
  5. Aguirre Sorondo, Antxon.. (). Oria bizitzako erkidegoa, laneko eremua. Lasarte-Oriako Udala = Ayuntamiento de Lasarte-Oria, 181 or. ISBN 978-84-935460-1-4. PMC 433325525. Noiz kontsultatua: 2020-06-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]