Barrabas-belar
Barrabas-belar | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Oxalidales |
Familia | Oxalidaceae |
Generoa | Oxalis |
Espeziea | Oxalis latifolia |
Barrabas-belarra (Oxalis latifolia) oxalidazeoen familiako espezie bat da, Mexikon, Ertamerikan eta Hego Amerikako eskualde batzuetan jatorria duena. Mingotsaren motakoa[1], lore arrosak ditu.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzeko landareak daudenez, nahiz eta izatez landare ezberdinak izan, Euskalkien arabera izen ezberdinak ditu: Iruorri mingotsa, basoetako mingotsa, mingotsa eta egun, hirustari eskualde askotan batik bat barrabas-belarra deitzen zaio.
Bizkaian Lekeitio-belarra moduan ezagutzen da eta Lekeition aldiz, Txomin-belarra bezala ezagutzen da.[2]
Ospe txarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazariet eta herrietako jendeek Barrabas-belarra belar txartzat du soro eta ortuetan. kalte latzena, hazitegi eta muintegietan eragiten du. Lurpeko erreboilatxoetatik egun gutxi batzuetan zabaldutako hiru-orri edo hirustek berehala itzalpean hartzen bai dituzte landaretxoak. Haziak emateko antzu, erreboilatxo horiek erruz ugaltzen ditu eta nolanahi zabaltzen dira edonon. Teknologia du bere alde: rotabatorrak, goldetu ondoren lurra txikitu, harrotu eta berdintzen duen makinak isilpean zabaltzen ditu eta lur sail osoan barreiatzeaz gain baita hurrengoan sartuko denera eraman ere.[2]
Alde ona[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere alde ditu lorategietaraino eramateko adinako dotorezia eta izena ematen dion mingostasunaren iturria, azido oxalikoa, grekoz garratz, min, bixi... adierazten duen oxysetik datorrena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |