Boni (rock musikaria)
Boni (rock musikaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Txantrea, 1963ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Txantrea, 2021eko urtarrilaren 8a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Kidetza | Barricada |
Izengoitia(k) | Boni |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Francisco Javier Hernández Larrea (Iruñea, 1963ko urtarrilaren 5a - Ibidem, 2021eko urtarrilaren 8a), Boni izengoitiaz ezaguna, rock musikari nafarra izan zen, Barricada talde mitikoaren gitarra-jotzaile eta abeslaria izana eta bere lan propio batzuen egilea.[1]
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boni Iruñean, 1963an jaio zen. 1982an, El Drogas eta Jose Landa bateria-jotzailearekin batera Barricada taldea sortu zuen. Taldearen lehen kontzertua Txantrea auzoko plazan eman zuten, 1982ko apirilaren 18an. Urte bat geroago Noche de rock&roll albuma plazaratu zuten. Taldean 2011 arte jarraitu zuen; urte horretan El Drogasek taldea utzi zuen. 2013an Barricadak azken agurraren bira eman zuten eta, ondoren, Bonik bakarka bi disko plazaratu zituen: Incandescente (2015) eta Réquiem por el mundo (2018). 2018ko maiatzaren 31ean laringeko minbizia zuela iragarri zuen. Handik hilabetera tumorea kendu zioten eta ahotsa kaltetuta gelditu zitzaion. Ondoren, eszenatokietatik kanpo gelditu zen nahiz eta zenbait aktibitateetan jarraitu. 2021ean hil zen, Iruñean.[2]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992 - Peligroso animal de compañía
- 2015 - Incandescente
- 2018 - Réquiem por el mundo
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Lizarralderen artikulua Berrian, 2021/01/09.
- (Gaztelaniaz):Bonire abesti onenak Youtuben.
- (Gaztelaniaz):Julian Iantzik egindako elkarrizketa, 2016/04/12.
- (Gaztelaniaz):Barricadak Boniri eskainitako omenaldia.
- (Gaztelaniaz):Barricadaren webgune ofiziala.