Barthélemy de Laffemas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Barthélemy de Laffemas
Barthélemy de Laffemas.jpg
Minister of Commerce Itzuli

1602 - 1612
Bizitza
Jaiotza Beausemblant1545
Herrialdea  Frantziako Erresuma
Heriotza Paris1612 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Kalbinismoa

Barthélemy de Laffemas (Beausemblant, Dofinerria, 1545 - Paris, 1612) frantziar ekonomista izan zen, Isaac de Laffemasen aita.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dofinerriko familia higanot apal batean jaio zen eta zuen ikasketarik egin. Bizi osoan Henrike Nafarroakoaren zerbitzaria izan zen. Henrike 1589an Frantziako errege bihurtu zenetik, Laffemasek gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen. 1601ean merkataritza kontrolatzaile nagusi eta Merkataritza batzordeko buru izendatua izan zen, eta erregea hil arte kargu horietan jarraitu zuen. Merkantilismoaren jarraitzailea izan zen. Merkataritza eta manufaktura fabrikak sustatu zituen eta zetarraren hazkuntza zabaltzen saiatu zen. Henrike IV.a hil zelarik, bizitza publikotik erretiratu zen. 1612 aldean Parisen hil zen. Colbertek Laffemasen ideia nagusiak jaso zituen[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Murray N. ROTHBART: Barthélemy de Laffemas: The First Major French Mercantilist Ludwig von Mises Institute
  2. Jean MEYER: Laffemas Barthélemy de (1545 env.-1612) Encyclopædia Universalis